Manuel Vázquez

manuelvazquez

 

“Turistek beraien bidaietan izaten duten jokabidea behatzearen ondorioz sortutakoa da honako proiektu hau. Hamaika pertsona ibiltzen da, leku turistikoetan hara eta hona, mundua behin eta berriro beraien argazki-kamera digitalen pantailen bidez ikusiz (…). Bidaiatzeko jarduerak, zuzeneko izan du, betidanik, ikusmenaz gozatzeko beharrizanarekin. Memoria sortzeko iturri garrantzitsua bilakatu da argazkigintza; memoria digitala, alegia. Proiektu honek, hiria eskaneatu nahian edo dabiltzan turisten jokabide konpultsiboa irudi bidez dokumentatzea du helburu. Sortzen diren irudiak, Fikzioaren eta Errealitatearen arteko muga lausotuan kokatutako muntaketak baino ez dira. (…) Protagonista guztiak bertan egon ziren, posizio eta toki berberean, baina une desberdinetan.” M. Vázquez

GETXOPHOTOk gonbitea egin zion Manuel Vázquezi Bilbo argazkitan ateratzeko, Save image as seriearen barnean. Vázquezek behin eta berriz fotografiatu zuen Bilbao Guggenheim Museoaren zabalgunea 2007ko udan. Bertan lorturiko irudia Algortako metroan egon zen erakusgai GETXOPHOTOren lehen edizioan.

Manuel Vázquez Kolonbiako Bucaramangan jaio zen, 1976an, eta Londresen zein Madrilen bizi da gaur egun. Ekonomian lizentziaduna, fotografian maisua da Madrilgo EFTI Eskolan. Ikastaro ugari egin ditu beste horrenbeste lekutan: London School of Economics, ICP eta School of Visual Arts of New York. Argazkigintza tailerrak koordinatu ditu PhotoEspañan, editore grafikoa izan da Contacto agentzian eta, egun, argazkilari gisa dihardu, freelance moduan. Sari asko lortu ditu; horien artean aipatzekoak dira Madrilgo Komunitatekoa (2003) eta Generación Caja Madrid saria (2007). Espainiako hainbat hiritan egin ditu erakusketak, baita New York eta Bogotan ere.

www.manuelv.com