Mikel Eskauriaza

mikel

 

HEMENTXE BERTAN
Eguneroko paisaian azaleratzen diren aldaketak. Ingurunea mugatu eta kokatzea, interpretatzeko. Erabilera berriak, aldaketa kulturalak, lurralde eta kontzeptu aldaketak. Paisaia ideia bezala: tradizioa eta herentzia formala ulertzea.
Hiria eta ingurunea. Hiriko eta hiri inguruko eszenak, muga egiten duten lekuak, iskanbilak izaten dituztenak, lekua desagertzea, oroimena.

Domestikazioa. Kategoriak eta ereduak.
Hiriko errealitate zatitua, esperientzia desberdinetako topalekuak. Arkitektura eta hirigintzaren lorpen eta porrotak, hiriaren intimitatean egondako indarkeria, lurraldeak abandonatzea, objektuaren eta inguruaren arteko armoniarik eza, ikuspegiari erasoak.
Paisaia eta proiekzio psikologikoa, paisaiaren antropologia, paisaia eta biografia.
(M. Eskauriaza)

Satyat Nasti Paro Dharmad 2004tik 2007ra luzatu den esperientzia fotografiko baten bidez Getxoko leku zehatz bat behatu duen proiektua da, egileak lau zatitan egituratu duena.

Mikel Eskauriaza Bilbon jaio zen 1969an. Arte Ederretan lizentziatu zen. Aditua da Arte Garaikidean eta New Yorkeko International Center of Photography izenekoan ere ikasi du. 2001ean Bizkaiko Aldundiaren Sorkuntza Artistikoaren Beka lortu zuen (New York-Detroit-Memphis). 2003an, Cajamadrid-eko GeneraciĆ³n sarietan ohorezko aipamena jaso zuen. 2004an, Bilbaoarten, bertako Artistaren saria jaso zuen, baita Cajamadrid-eko 1. GeneraciĆ³n saria ere. Erakusketak egin ditu Bilbo, Gasteiz, Basilea, New York, Bartzelona eta Valentzian, besteak beste.