Olhares Do Morro
olhares-1

 

Komunikabideek indarkeriaren arrazoi eta ondorioetan arreta ipintzen duten bitartean, Rio de Janeiroko bihotzean bada ikus-adierazpenerako sorgune bat. Hantxe favela karioketako jatorrizko argazkilariek euren bestelako egunerokotasuna erakusten dute: faveletako bizitza sozial eta kultural handia dokumentatzen dute, taldeen arteko borroka eta poliziaren indarkeriaren topikoetatik urrun.

Olhares do Morro* Vincent Rosenblattek sortu eta garatutako proiektua da. 2002an hasi zen Santa Martako favelan. Proiektua GKE bezala ezarri zen gero, autore gazteen sarea hazi egin zen Rocinha, Vigidal, Pereira da Silva eta beste favela batzuetara. Olhares do Morro argazkigintza agentzia bat da. Prestakuntza tailerrak ematen ditu eta bere egileen erakusketak antolatzen ditu munduko jaialdi eta museoetan: FotoRio (2003), Maison de l´Unesco Parisen (2004), Rencontres d´Arles (2005) edo Instituto Oi Futuro de Rio (2006). Irudien salmenta diru-sarrera handia da: zati bat egilearentzat da eta gainerakoa agentziarentzat. Kopuru hori ekoizpenean, materialen erosketan eta irakaskuntzan inbertitzen da berriro.

Saiakuntza eta banakako ibilbide desberdinetan, egile gazteen begirada autonomoak bultzatu dituzte. Hori oinarri bat da hiriko gaietan eta kultura aniztasunean zentratzen den irudi agentzia batentzat.
*Morro-ko begiradak, ikuspegiak. Morro, Rioko hizkeran, favela bera da.

www.olharesdomorro.org
www.agenciaolhares.com

 

olhares-2 olhares-3 olhares-4