Sergio Caro

sergiocaro1

 

Sergio Carok saharar errefuxiatuen kanpamentu batean jakin zuen Ortega y Gasset saria lortu zuela. Saritutako irudian Sahara azpiko bi pertsona agertzen dira, eskuburdinez lotuta, beste mila herrikiderekin Saharara bueltan eraman zituzten autobusean. Ceutako hesia gurutzatzen saiatzen diren immigranteen egoera dramatikoa erretratatu zuen Carok. 2005ean argazkilariak zeuden lekutik urrundu zen MSF – Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari arrastoa jarraitzeko. Eurek esan zieten kazetariei immigranteak “basamortuan bertan abandonatzen ari zirela”, Maroko eta Aljeriaren arteko mugan.
“Hamad Shambok bere anaia gaztea hiltzen ikusi zuen eta ezin izan zuen ezer egin. «(…) Basamortu erditik gainean eraman nuen aldi batez, indarrak amaitu arte. Gero nire lagunak eraman zuen. Gure begien aurrean hil zen. Lurperatu? Ez zegoen denborarik. Marokoarrak atzetik genituen. Atzo gure kontra tiro egin zuten eta bat hil zuten, saihets aldean tiro emanda. Ez geneukan urik ez janaririk. Nire anaia han utzi behar izan genuen, basamortuaren erdian”, dio 23 urteko kamerundarrak. (…) Ouarfa eta Bounane lotzen dituen errepidea istorio tragiko eta heriotzez jositako bidea da. Bertatik ibiltzen dira Marokok abandonatuta utzi zituen Sahara azpikoak, Saharako basamortuan, Aljeriako mugatik hurbil. Ceuta eta Melillako inguruetan bahitutakoak. (…) Ezerezaren erdian utzi zituzten. Guztira, zortziehun baino gehiago dira. Aurkitu ditugunak sendoenak dira, errepidera heltzea lortu dutenak. Eurekin dakartzate bidean gelditu direnen istorioak. Askok ez dakite nora doazen, ezta non dauden ere.” David Beriain, La Voz de Galicia.
Sergio Caro Madrilen jaio zen 1977an. 20 urte baino ez zituenean EFE agentzian fotokazetari lanetan hasi zen eta gaur egun ere kolaborazioak egiten ditu agentzia berean. Argitalpen ugaritan egin du behar, esaterako, El Periódico de Catalunyan edota Rolling Stone aldizkarian. Makina bat sari ere jaso ditu, adibidez, The European Newspaper Award, Visa d’Or Pour L’image eta Ortega y Gasset. Gaur egun argazkilari freelance moduan dihardu.

www.sergiocaro.com

 


sergiocaro2
sergiocaro3 sergiocaro4 sergiocaro5