Vincent Rosenblatt

vincent-1-457x630

 

Favelarik gabe, ez litzateke funk doinurik egongo. DJ Sandrinho
Funk dantza Rio de Janeiroko faveletan sortu zen 80ko hamarkadaren bukaeran. Mundu guztia rap kariokaren erritmoan mugiarazten duen dantza honen erretratua da Rio baile funk. Rioko estatuan 300 eta 500 dantzaldi bitartean antolatzen dira astero eta horietako bakoitzean 500-10000 funkzale biltzen dira. Kultur mugimendu honek, Brasilen parekorik ez daukana, herrialde osoa dantzarazten du, Sao Pauloko eliteak zein Pernanbuko barrualdeko gazte probintziakoak.

Funk dantzaren hitz ultra sexualak arrunkeria eza, keinuen edertasuna eta armonia kolektiboarekin kontrastean daude, nahiz eta delinkuenteak izan euren armekin zerura tiro egiten dutenak, DJ-aren efektuei oihartzuna eman eta nabarmentzeko. Polizia rap testuen gehiegikeriaren atzetik dabil. Dantzek errepresioa jasan duten azken 15 urteetan eta muga batzuk errespetatu behar dituzte, debekatu ez ditzaten.

Rosenblatten ustez, “favelako funk dantza espresioaren askatasun ariketa da. Politikoki eta ekonomikoki zapalduta dagoen herri batek, gutxieneko soldatarekin edo gutxiagorekin bizirauten duen herri batek, balioen eskala aldatzen du dantza bakoitzean. Askotan eliteak baztertu egin ditu, baina funk dantzak nahasketa sozialerako espazioa dira, klase sozial desberdinetako milaka gazte erakartzen ditu astebururo”.

Vincent Rosenblatt Frantzian jaio zen. 1999an joan zen Brasilera lehen aldiz, Parisko Arte Ederretako Eskolak emandako beka bati esker, ikasle-truke batean. Bertan diplomatu zen 2001ean. Hainbat komunikabide frantsesetan lan egin zuen, Rio de Janeiron instalatu zen arte. Han jarri zuen martxan Olhares do morro, favela auzoetako irudi agentzia. Bertako biztanle gazteak dira egileak. 2003. urteaz geroztik agentziaren erakusketak antolatzen ditu, erreportari grafiko lana egiteaz gain. Rio Baile Funk izeneko lana Rion bertan, Stockholmen, Brasilian eta Parisen egon da erakusgai.

www.olharesdomorro.org
www.agenciaolhares.com

 


vincent-2