Yuyanapaq

yuyanapaq-2

 

“Bortxakeriaz beteriko historia bizi izan duen komunitate batek aurre egin behar dio halabeharrez, beste hainbat auziren artean, funtsezko zalantza honi: gogoratu ala ahaztu. Peruk memoriaren aldeko hautua egin zuen Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordea osatu zuenean. Gogoan mantentzeko erabakiak berarekin dakar egiaren aldeko apustua. Ausardiaz eta heldutasunez eginiko aukera morala da hori.

Herriari bere egoeraren erretratua erakustea izan zen gure eginbeharra, eta indarkeriaren biktimek bizitako dramak islatzea izan zen erretratuaren helburua. Argazki erakusketa honetarako aukeratutako irudiek jazotako gertakarien zati baten narrazioa egiten dute (…).

Peruko milaka gizonek eta emakumek zelan eutsi zioten erakusten du argazki-bilduma honek, triskantzari begira harriduraz beteriko euren aurpegi saminduek eskaini ziguten azalpen -lekukotza eta irakaspena- moralena, eta aldi berean betebeharreko hurrengo agindua eman ziguten: ahanztura axolagabe ala interesatua ez onartzea eta, gertakarien ezagutza zein isilean zorigaitza bizi izan zutenen memoria batuz, gure historia hurbila idazteko eginbeharra betetzea. (…)”
Salomon Lerner, Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeko lehendakaria.

Peruko Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeak 1980 eta 2000 urteen artean herrialde horretan izandako indarkeriazko ekintzak eta giza eskubideen urraketak ikertzeko agindua jaso zuen. 2003ko abuztuan txosten mingarri eta beldurgarria eman zuen ezagutzera: barne gatazkak eraginda 69.000 pertsona baino gehiago hil edo desagertu ziren, uste zenaren bikoitza baino gehiago. Yuyanapaq gertaera haien ikusizko kontaketa da, bere memoria.

Getxon aurkezten den erakusketa hau, Liman Egiaren Komisioak bere Azken Txostena aurkeztu zuenean egin zen jatorrizko erakusketa handiaren irudien aukeraketa bat da.

www.cverdad.org.pe

 


yuyanapaq-379x630