Ananké Asseff
©Ananké Asseff

©Ananké Asseff

Buenos Aires, Argentina, 1971. Bere lana argazkilaritza, bideo, instalazio eta interaktibotasunean zentratzen duen artista da. Sari ugari jaso ditu, esaterako, Academy of Media Arts KHM beka (Alemania) eta ikasle-egoitza bat The Banff Centre for the Arts-en (Kanada).

Asseffek gai bera darabil lan guztietan: paranoia. Aurkezten duen serieak tentsio egoeretara garamatza; arriskua badago, baina ez gertaera moduan, hipotesi moduan baizik. Berehalako arriskuak tentsioaz betetzen ditu eszena hauek, Buenos Airesko goi maila edota maila ertainekoen etxeetan eta erretratu klasikoaren tipologiak erabiliz ateratakoak. Elementu komuna errebolberra da. Potentziala gerta daitekeena da, baina horretaz gain, berez potentzia edo boterea duena ere bada. Bigarren irakurketa honek, autoreak proposatzen digun hausnarketatik irudiak berak proposatzen duen gaira garamatza: boterea al da, arma eskuan sentitzen dena?

 

©Ananké Asseff

©Ananké Asseff