Dionisio González
©Dionisio González

©Dionisio González

Gijón, Asturias, 1965. La estética del horror bere tesiarekin Arte Ederretan Doktorea da, Sevillako Unibertsitatean. Bere lana makina bat sari eta bekarekin saritu dute. Bere azken erakusketen artean, azpimarragarriak dira 2006ko Veneziako Arkitektura Biurtekoa, Heidelberg-eko (Alemania) Kunstverein-en egindako bakarkako erakusketa edota Seul-eko (Hego Korea) Art Center for Visual and Performing Arts-en egin berri diotena.

Gonzálezen lanean nabarmen geratzen dira espazio pribatu eta publikoaren arteko desberdintasun eza, talde babesa, arkitekturen mugikortasuna; hala nola favelaren zorizko egituraketa. Hirigintza eskasaren gaineko begirada dramatikoa aurkeztu beharrean, Gonzálezek, bere fotomuntaien bidez, txirotasunaren esperientzia basakeriaren kontzeptu positibo berria dela pentsatzera garamatza. Serie hau Arquitetura da sobra: a cidade subexposta proiektuaren jarraipena da, São Paolo eta Rio de Janeiroko favelen barne munduan egindako hainbat urtetako lanaren ondorio.