Fernando Maquieira
©Fernando Maquieira

©Fernando Maquieira

Puertollano, Ciudad Real, 1966. Madrilgo Eskola izenez ezagutzen zen taldeko Diego Gordilloren ikaslea izan da Maquieira. Beragandik jaso zuen pertsona arruntak apaltasun eta xalotasunez begiratzeko ohitura; hauengana sarritan poesiaz beteriko ikuspuntuaz hurbiltzeko gustua. Berriki talde eta bakarkako erakusketa ugari egin ditu. La Caixa Fundazioaren FotoPres’07 Beka jaso zuen eta Notodofotofest.com Argazkilaritza Lehiaketan bigarren saria irabazi 2007an. Escenarios patagónicos liburua argitaratu zuen 2008an, baita Erroman Espainiako Akademiaren Beka lortu ere.

Ánima-ren bitartez, Maquieirak bizitza eta heriotzaren arteko harreman berezia planteatzen digu, argazkigintza erabiliz bien arteko espazioa erakusteko. Egileak disekatutako animalien alderdirik biziena erakutsi nahi digu argazki ekintzaren bidez. Ekintza hau jendartean erakusten den unean, berez, iraganari dagokion denbora agertzen du, jada ez den denbora, hortaz, heriotzetik hurbil konfiguratzen dena.

 

©Fernando Maquieira

©Fernando Maquieira