Jorge Rueda
©Jorge Rueda

©Jorge Rueda

Almeria,1943. Triunfo aldizkarian erredaktore grafikoa izan zen eta Real Sociedad Fotógrafica de Madrid erakundeko batzarkidea. Les Rencontres d’Arles jaialdian komisario lanak ere egin zituen. Nueva Lente aldizkaria hasi zen Ruedaren lana ezagutzera ematen; 70eko hamarkadan abangoardia artistikoaren ordezkari bihurtutako argazki- aldizkaria zen hau, eta Rueda bera izan zen aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria.

Bere argazkiek ildo koherentea mantendu dute; izan ere, egileak probokazio etengabean eta iradokitze boterean egindako planteamenduei eutsi izan die. Espainiako argazkigintzan punta-puntakoa dugu, bere teknika zainduagatik eta surrealismotik hurbil dagoen unibertsoa erabili dituelako. Argitaratu dituen liburuen artean hauexek dira aipagarrienak: Mal de ojo (1977), Desatinos (2000), Vidas Privadas (2004) eta Human (2007). Bere lana mundu osoko hamaikatxo hiritan egon da ikusgai, esaterako: Madril, Bartzelona, Sevilla, Granada, Bilbao, Paris, Bruselas, London, Milan, Estokolmo, Harlem, Ginebra, Amsterdam, Narbonne, Belgrado, Montpellier, Essen, Vilnius, Marsella, Tokio edota New York.

 

©Jorge Rueda

©Jorge Rueda