Miguel Tejero
©Miguel Tejero

©Miguel Tejero

Oruro, Bolivia, 1959. Sei hilabete zituenetik Madrilen bizi da. Arte zuzendari eta publizitate-kreatiboa da, eta aldi berean sormen lanak egiten ditu, argazkilaritza eta margolaritza jorratuz. Madrileko EFTI eskolan hasi zuen argazkigintza-hezkuntza 2005ean. Lotz-eko (Polonia) Arte Eskolako Erakusketarako aukeratu zuten eta Notodofotofest.com argazki lehiaketan finalista izan zen 2007an.

“Miguel Tejeroren Lugares de Paso hauek gure garaian eraiki dugun paisaia idealean barneratzen dira. (…) Hain direnez errealak, espazio onirikoak ematen dute eta munduaren denboraz kanpoko irudia sortzen dute. Paisaia hauek begiratzean, lehenago ikusiak ditugula sentitzen dugu, beste garai batean, beste amets batean. (…) Intenporalitate horren alboan misterio ezkutua dago, gertatzear dagoen zerbait, gu harritzeko zorian dagoena, eta ikusleak garen neurrian mintzen gaituena; gure igarotze iheskorrak misterioaren arrastoa sumatzen uzten digu, baina ez misterioa bera argitzen”. Carmen Dalmau.

 

©Miguel Tejero

©Miguel Tejero