Miguel Trillo
©Miguel Trillo

©Miguel Trillo

Jimena de la Frontera, Cadiz, 1953. 80ko hamarkadan, Madrilen, Movidako pertsonaia anonimoak bere lanaren subjektu bihurtuko ditu. Hamarkada hari belaunaldi errelebua islatu zuten serie birekin eman zion bukaera: Los nuevos pijos (1988) eta Madrid hip hop (1988). Hiri handien kaleak plato gogokoena bezala hartu ditu eta horietan “nazioarteko gaztetasunaren” arrastoak jaso ditu azken 30 urteotan zehar. Bere irudietan estetiken gainean berba egiten du, baina baita konpromisoen gainean ere. Bere lanak gazteen kultura erakusten du, “jarreradun musikaren” (rock, punk, pop, rap, hip hop) bidez gorputza identitate zeinu eta leku batzuk sormenerako gune bihurtu dituen kultura. Berak dioen moduan: “Nire lana hiru hamarkadatako argazkiak batzen ditu eta horregatik gazte bakoitzak estetika desberdina erakusten du. Argazki guztiak kaletarrak dira (…). Orain arte beti leku itxietan erakutsi izan ditut, baina orain [GETXOPHOTOn] kalean daude eta horixe da nire irudientzako lekurik egokiena”.

Miguel Trilloren lana espainiar bilduma publiko, zein pribatu askoren parte da. Bere bibliografian honako lan hauek nabarmentzen dira: Miguel Trillo (1999), Similitudes eta ¡Agüita! (2001) eta Miguel Trillo. Retratos 1990-2000 (2002).

 

©Miguel Trillo

©Miguel Trillo