Osama Esid
©Osama Esid

©Osama Esid

Damasko, Siria, 1970. Sirian bizi izan zen 24 urte bete zituen arte. Han aitaren alboan jostun lanak egin zituen eta ogibide honek eragin handia edukiko zuen gero bere diskurtso fotografikoan. Gaur egun Estatu Batuetan bizi da.

Mendebaldean eta ekialdean iraganean sortutako, eta moduren batean oraindik ere inkontziente kolektiboan bizirik dauden gizarte ikuskerak eta estereotipoak aztertzen ditu bere lanak. Esidek hiru serie aurkeztu zituen GETXOPHOTOn. Lehenengoak, Ekialdetasuna, bere konnotazio exotiko eta sentsualekin, ikuspuntu garaikide batekin aztertzean, topikoak sortzeko mekanismoetan dauden kontraesanak agerian jartzen dituen aukera teoriko eta sortzaileak sortu ditu. Hiria distortsioan, iraganeko hizkuntza bisuala erabiliz, Kairoko handitasunari orainaldiko begiratua da. Antzinako eguzkipeko errebelatuaren teknika baliatuz egindako irudi hauek, gure garaian ikusita irrealak ematen dute. Kairoko beharginak serierako Esidek estudioa ipini zuen hiri horretako kaleetan. Bertatik igarotzen ziren langileei erronka egin zien: Esidek bera beste langile bat bezala ikustera desafiatu zituen, negozio-gizon ibiltari bezala, bere egurrezko kamera eta hondo oihalarekin nekatuta itxaroten zegoen langile bezala.

 

©Osama Esid

©Osama Esid