Philip Kwame Apagya
©Philip Kwame Apagya

©Philip Kwame Apagya

Sekondi, Ghana,1958. Bere aita erreportaria izan zen eta berarengandik jaso zuen ogibidea. Argazkilari ibiltari moduan egin zuen lan Boli Kostan 80ko hamarkadaren bukaeran.

Bere erretratuek fantasia dakarte, erretratatuei orokorrean ezin lor dezaketena, gloria momentu batean edukitzeko aukera ematen die: telebistak barra armairuetan, bideo grabagailuak, hozkailuak ondo beteta dituzten sukalde modernoak… dibertigarriak izan daitezkeen tipologiak; baina nahigabe kezkagarriak direnak, bestelako estratu semantikoaren azpian dagoen zorroztasunagatik.
Izan ere, mendabalderako joera eta amets tribial eta materialistak sortutako hutsune kulturala erakusten dute.

Talde erakusketa askotan parte hartu izan du Kwame Apagyak, besteak beste: Munich-eko Stadt Museum-ean, Washington-eko Smithsonian Institut-ean, Philadelphia Museum of Art-ean eta Guggenheim Bilbao Museoan.

 

©Philip Kwame Apagya

©Philip Kwame Apagya