Ricardo Cases
©Ricardo Cases

©Ricardo Cases

Orihuela, Alacant, 1971. Estetika garaikideko irudien bidez, ehizari buruzko lan honek antzinatik gizakiak berezkoa duen jarduera hau laburtzen du. Mendiaren konkista, ideal erromantiko baten konkista bihurtzen dela azaltzen du: hiriak nahi duen mendia ez da inguru basatia, ezta nekazalgunea ere. Benetakoa kontsumitzea ahalbidetzen duen jolas-parkea da mendia.

Cases Blank Paper argazki taldeko kide da. 2006an Descubrimientos PhotoEspaña-rako aukeratua izan zen; 2007an FNAC-en Nuevo Talento de Fotografía eta Foto-reportaje ARCO sariak jaso zituen. Belleza de barrio liburua eman zuen argitara 2008an.

 

©Ricardo Cases

©Ricardo Cases