Sammy Baloji
©Sammy Baloji

©Sammy Baloji

Lubumbashi, Kongoko Errepublika Demokratikoa, 1978. Argazkilaritza eta bideoan murgildu baino lehen, komikiaren munduan hasiera eman zion bere karrerari. Hasieran bere lanak etnografien errepresentazioa izan zuen ardatz, baina apurka-apurka Katangako herentzia kulturalean arreta ipintzen hasiko da. Katanga bere herrialdeko meatze-gune emankorrenetakoa da. Fotomuntaiez baliatuta, tamaina handiko bere argazkietan irudi historiko eta garaikideak nahasten ditu. Gaur egun zutunik dirauten belgiar aro kolonialeko meatzetako tipologia arkitektonikoen hondarrak, meatzari esplotatuen antzinako argazkiekin konbinatzen ditu. Lan honek hausnarketarako bidea irekitzen digu, esplotazioak markatutako gizartea eta boterearen egituren lekukotzarekin.

Balojik hainbat proiektu artistiko eta nazioarteko jaialditan parte hartu izan du; aipagarriak dira Bamakoko Argazki Afrikarraren Jaialdia eta Parisko PhotoQuai, biak 2007an. 2008an berriz, Cultuurcentrum Brugge de Bond-en, Brujas, eta ifa-Galerie Berlin-en erakutsi izan ditu bere lanak.

 

©Sammy Baloji

©Sammy Baloji