Wang Qingsong
©Wang Qingsong

©Wang Qingsong

Heilongjiang, Txina, 1966. Qingsong, Sichuan-eko Arte Ederretako Akademian lizentziatu zen. Bere lana 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera egon da ikusgai mundu osoa zeharkatu duten txinatar argazkilaritzako talde erakusketa handi guztietan.

Txinako gizarte hain kaleidoskopikoan, bere ohiturak eta kultura pairatzen ari diren aldaketei buruzko galderak mahaigaineratzen ditu. Autorearen hitzetan “(….) ekonomiaren garapena Txinaren lehentasun politiko bihurtzen den heinean, herrialdea aldatu da, eta bertako jendea are gehiago. (…) Kapitalismoak, berez nekazaria den herri hau modernizatu du. Bizitza berri honen bikaintasunak laudatzeko antzezpen teknikak erabiltzen ditut, eta kamarari gaur egungo eta benetako istorio ulerkorrak konta dezan uzten diot”.

Romantique mendebaldeko erlijioaren zerua, eta txinatar lorategi pastoral baten arteko lurraldea da. Begirada kritikoa mendebaldeko historian egon den asiar motiboen gabeziari, eta bi zibilizazioek eraikitako utopia zoriontsuei.