Amy Chang
©Amy Chang

©Amy Chang

 

1977an Taipein (Taiwan) jaio arren, Houstonera (AEB) egin zuen urtebete zuela, eta bertan bizi izan zen unibertsitate ikasketak amaitu arte. Ordutik San Frantzisko, Paris eta 2003tik Madril izan ditu bizileku. Soziologian lizentziatua da, Zientzia Politikoa eta Fotokazetaritzan graduondokoa egin zuen eta fotografia ikasketan segitu du Paris eta Madrilen.

Azken bi hamarkadetan zehar, etorkin komunitatearen hazkundeak Espainiaren aurpegia aldatu du, jendartearena ez ezik, hiriarena ere. Hirietan etorkin komunitateak sortutako komertzio berriak sortu dira. Komertzio hauetako askok beretzat ikus erakargarritasun liluragarria dute. Ordena perfektuan pilatutako produktu andana dago, geometria eta kolore konbinaketa berdingabeak sortuz. Denda hauek ugazabak ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigute: saltzen dituzten produktuen bitartez, hauek atontzeko duten zehaztasuna edo euren dendetarako aukeratzen duten dekorazioa.

 

©Amy Chang

©Amy Chang