2009 Asiako fikzioak
archivo_2009
  • Komisarioa 2009
    Castellote

    ALEJANDRO CASTELLOTE. ASIAKO FIKZIOAK

    Japonian izan ezik, fotografia fenomeno berri samarra dugu asiako arte garaikidearen ikuspegian. XX. mendeko azken bi hamarkadetan fotografia dokumentalaren nagusitasunaren ostean, txina, taiwan edo hego koreak argazkigintza euskarriari planteamendu esperimentalagoetatik ekin diote; mendebaldeko ereduen imitazioa alde batera utziz, eta beraien kulturaren nortasunetik hurbil dauden gramatikak ikertuz edo amets kolektiboaren mestizaia geldiezinari buruz hausnartuz, belaunaldi berriengan ikusgai dagoena bereziki. ezberdintasunak ezberdintasun, posible da getXophotoren hirugarren edizio honetan dauden herrialde ezberdinen arteko loturak nabarmentzea. orokorrean, herrialde hauetako askorentzat, errealismo dokumentala argazki zaharraren sinonimo da, eta eszenaratzean edo esperimentazioak garaikidetasunaren estetikan kokatzen ditu bete-betean; errealitatea norbanakoaren esperientzia soila da, zatitua eta aldakorra. fikzioak edo parodiak, Baudrillarden esanetan, ez du sekula egia ezkutatzen, are gehiago, egiak ezkutatzen du fikzio eza.

    Azken bi hamarkadetan errealitatea unibertso pertsonalen eraikitzeak ordezkatzen dituzten artista kontzeptualak azaldu dira; horretarako eszenaratzeak, instalazioak, bideoa eta beste lengoaia multimedia batzuk erabiltzen dituzte. izan ere, txinatar edo japoniar argazkigintza garaikidean autorretratuak izan duen azaleratzeak, adibide bi baino ez ipintzearren, XXi. mendean nortasun kolektiboaren suntsipena egiaztatzen du. halaber, teknologia berrien etorrerak diziplina tradizionalen mugak gainditzea ahalbidetu die sortzaileei. ordenagailu bidez imajinak sortzea argazkilarientzat bigarren obturadore bihurtu da. haietako askok errealitateak eurek adierazi nahi dutenarekin bat datorren eszenaren zain egoteari utzi diote, eta mundua berregiten dute, objektuak, eszenatokiak edo pertsonaiak maileguan hartuta; collage digital modura, eurena propio den unibertsoa sortuz.

    Ikusmen parabolak eta metaforak, japoniar mangari eginiko aipamenak, zinema, publizitatea, telesail korearrak edo europar artearen ikonografia klasikoa eta modernoa, era zoli eta eliptikoan hainbat konturi heltzeko baliagarri dira, ironia dosi handiekin, baina liluraz begiratzen dio azken hamarkadetan asia eta ozeano Bareko lurraldeak jasan duen aldaketa ekonomiko eta kultural bizkorrari. nabarmenki, edozein publizitate euskarritan aurki dezakegun izugarrizko imajina nonahikotasunak, amets kolektiboa artifizialtasun xarmangarriz tindatzen duen pantaila sortu du. hirietako gizarteek, medioek hornitzen dituzten errefentearen antzeko imajinen jabe izan gura dute euren esperientzia pertsonalaren ordez. tradizio kulturalak talka egiten du hiri handietara doan jende andanaren mutazio sozialekin, honek era naturalean dakar aldaketa hauekiko iritzi ematea, aldaketa hauei buruz hausnartzea.

    Postmodernitatea, asiar erlijio eta filosofiengandik espiritualtasun hurbilagoa aldarrikatzea, naturarekin harremana, globalizazioa, genero kontuak eta norbanakoaren nortasuna eta kolektiboa dira sortzaileek jorratzen dituzten gaietako batzuk. Bestalde, performance, body art, accionismotik datozen artisten fotografia, euren lan galkorrak dokumentatzeko beharra izateaz gain, argazkigintzak eurengan sortu duen interesari ere badagokio. fotografiak euskarri polisemikoa eskaintzen du, diskurtso eta interpretaziozko unibertsoa hedatzen duena, obraren hedapen aukerak biderkatzen ditu; artearen merkatu globalean berebiziko garrantzia duen kontua.

    Antzerki bihurtutako eszenatoki asko dago, egungo gizarteak simulakro globalaren markoan ezinbestean murgiltzea azpimarratzen dituenak. hori dela eta, eraikitako fotografia errepresentazio euskarri bikaina da, iritzia eman baitezakete eta historia ofizialean lekurik izan ez duten mikroipuinei ahotsa eman. ezin ahaz dezakegu diskurtso ofizialak errealismoa erabili duela belaunaldietan errepresentazio sistema bezala. logikoa da artistek estatuak zuzenduriko pentsamenduaren aurrean distantzia hartzean, proposamen narratibo ezberdinei ateak irekitzea. Mundua berregituratzea dakar kolektiboaren lekuan indibidualari arreta berezia eskaintzeak eta narrazio alternatibo horri fikziotik hel dakioke, errealitatearen transkripzio soila bigarren mailan utziz.

  • Egileak 2009
  • Galeria 2009
  • Jarduerak 2009
  • Liburua 2009

    Liburua 2009