Hu Yang
©Hu Yang

©Hu Yang

1959an jaio zen Shanghain (Txina). Ondokoetan izan da ikusgai bere lana: Rotterdamgo Netherlands Photomuseumen, Moskuko Fotografia Hilabetean, Michigango Unibertsitatean (AEB), Guagzhouko (Txina) Photo Biennalen, eta Shanghaiko ShanghART Galleryn besteak beste.

Shanghai modernoa bere osotasun, zehatz eta objektiboan ulertzeko, Hu Yangek hiriko 500 familiaren estudio soziologiko eta antropologikoa egin du. Proiektuak modernizazio prozesuan zehar eguneroko bizitzan izandako aldaketa lazgarriak deskribatzen ditu; eta azken bi hamarkadetan Txinako gobernuak abian jarri duen ate irekitzen politika. 2004ko urtarrilean hasi eta 2005eko otsailera arte burututako lana da, sorterriko familiak eta deserriratuak elkarrizketatuz eta argazkiak eginez; goi mailakoak, erdikoak eta behekoak. Argazki hauek hausnarketarako bidea ematen diguten estudio soziologiko itxurakoak dira, XXI. mendeko Shanghaiko familien ingurune eta bizi baldintzei buruzkoak; Hu Yangen hitzetan, dokumentu hauek historia ulertzen lagun diezagukete.

 

©Hu Yang

©Hu Yang

©Hu Yang

©Hu Yang

©Hu Yang

©Hu Yang