Jiang Zhi
©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

1971n jaio zen Yuanjiangen (Txina); Pekingo Arte Ederren Akademian ikasi zuen. Egun Shenzhen eta Pekin artean bizi da. Bere lanak berdin ager daitezke fotografia zein bideo euskarrian; galeria eta museoetan erakutsi dute bere lana Txina, Taiwan, Singapur, AEB eta Europan, kolekzio publiko eta pribatuak ditu.

Ortzadarra seriea metropoli komertzial modernoei buruzko ikuskizuna da. Ironiaz jositako maitagarrien ipuin itxurakoa. Sekulako ortzadarrak bidea egin du zeruan, eta hiriko leku ezberdinetako neoizko iragarki komertzialek osatzen dute. Naturako miraria artifizialak ordezkatu du. Hiri garaikideak elementu berberen batuketak osatzen ditu. Desira ez da berez hazten edo txikitzen, talka egin eta berebiziko arintasunez konektatzen da argi elektronikozko zubi handia eratuz. Mutur batetik bestera ibil gaitezke, baina albo biak berdinak direla egiaztatzeko baino ez.

 

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi

©Jiang Zhi