Lee Jeong-Lok
©Lee Jeong-Lok

©Lee Jeong-Lok

1971n jaio zen Gwangjun (Hego Korea), 1996an Diseinu eta Arte Ederretan lizentziatu zen Gwangjuko Unibertsitatean eta urte bi beranduago masterra egin zuen Seulgo Unibertsitateko Argazki Diseinu departamentuan. 2002an Fotografia ikasi zuen Rochesterko Teknologia Institutuan, New Yorken (AEB).

Paisaia mitikoa seriea errealitatetik haratago sentiarazten duten eszenatokietan dagoenean sortua da, nirvanaren erresuman bezala. Paisaian egiten dituen esku-hartzeen bidez, eszenatokiek iradokitzen dioten emozio eta ikusmen espiritualak erakutsi nahi ditu. Paisaian objektuak agertzen dira, batzuetan pertsonak, gure barne munduan diren eszenatoki mitikoei dei egiteko aztarna gisa. Mito bakoitzak beste munduaz hitz egiten du, bere esanetan, bizi eta ikusten dugun mundu errealarekin existitzen dena. “Beste mundu horrek ikusi ezin dugun presentzia boteretsua du. Korean jainkoen erresuma zerutiarra esaten diote. Fedeak modu honetan egiten duen agerpenari dago eskainia Paisaia mitikoa lana”.

 

©Lee Jeong-Lok

©Lee Jeong-Lok

©Lee Jeong-Lok

©Lee Jeong-Lok

©Lee Jeong-Lok

©Lee Jeong-Lok