Maleonn
©Maleonn

©Maleonn

1972an Shanghain jaio zen (Txina), 1995ean Shanghaiko Arte Ederren Unibertsitatean Diseinu Grafikoan lizentziatu zen.
Zortzi urtez zinema publizitarioan jardun zuen, arte zuzendari eta errealizadore. Egun free-lance argazkilari dihardu Shanghain.

Hauxe dio Maleonnek bere lanaz: “Kanpoko mundua gero eta konplexu eta kaotikoagoa da. Plastikozko balioek agintzen duten aro honetan, zalantzan jartzen ari dira kontu sakon eta noble asko. Aro hau nire begiradatik taxutzen saiatzen naiz. Neurriz gaineko garai hutsal eta apur bat artifizialen doinuan ari naiz dantzan. Baina hau dugu zori saihestezina. Denak du plastikozko egitura. Nire irudien eraikitze prozesuan zehar, sormen askatasunean oinarritzen naiz eta norbanako bezala gizakiari buruzko hausnarketetan. Nire lana neure barne mundua da. Nire fantasietatik sortutakoak dira erakusgai diren eszenak; batzuetan irudikatu egiten ditut argazkia atera baino lehen. Xehetasun bakoitza argi dago nire buruan. Errealitate bilakatzen dut nire barne mundua. Hori da guztia”.

 

©Maleonn

©Maleonn

©Maleonn

©Maleonn

©Maleonn

©Maleonn