Myoung Ho Lee
©Myoung Ho Lee

©Myoung Ho Lee

1975ean sortu zen Seulen (Hego Korea). 2003-2009 artean Fotografia ikasi zuen Seulgo Joong-Ang Unibertsitatean. Egun Joong-Ang Unibertsitateko Fotografia Departamentuan dabil irakasle. Bere lana New York, Seul eta Kiyosaton (Japonia) egon da ikusgai.

Zuhaitza serieak jakingura galderak planteatzen dizkigu, irudikapenaz, errealitateaz, arteaz, ingurugiroaz eta begiradaz. Kontzeptualki sinplea, eta konplexua gauzatzean; Myoung Ho Leeren serieak zuhaitzei, beren giro naturalean, banan-banan begiratzera behartzen gaitu. Zuhaitz bakoitza atzean mihise zuria jarriz bakartzen du, aldi baterako kale instalazioa sortuz. Zuhaitza bera da ikusten duguna, atzeko distrakzio barik. Myoung Ho Leeren eraikuntzak ikusmena sinplifikatzeko eta biziagotzeko sortuak dira; horrela paisaia mundutiarrak meditaziorako bihurtzen ditu.
Jim Casper. www.lensculture.com-etik ateratako zatia.

 

©Myoung Ho Lee

©Myoung Ho Lee

©Myoung Ho Lee

©Myoung Ho Lee