Shen Chao-Liang
©Shen Chao-Liang

©Shen Chao-Liang

1968an sortu zen Tainanen (Taiwan). Taiwango Unibertsitate Nazionalean Arte Aplikatuetan lizentziatu zen. Jaso dituen sarien artean Japoniako Asia Saria (2004) eta Hego Koreako Argazkilari Onenaren saria (2006) aipa ditzakegu. Egun free-lance ari da, baita fotografia irakasle sorterriko hainbat unibertsitatetan.

70eko hamarkadara jo behar dugu taiwandar kabaretaren kulturan murgiltzeko. Garai hartan, aisialdiko edozein ekintzatara gonbidatzen zituzten aktoreak, sarritan kantatzeko eta dantzatzeko. Ezkontzetan, hiletetan edo kanpaina politikoetan jarduten zuten. Herrialdean barrenako joan-etorriak errazteko kamioi eta furgonetak agertoki ibiltari bilakatu zituzten. Egun bizirik dirauen ohitura da, dekorazio gaiez eta teknologia berriko tresna sofistikatuak erantsiz. Abeslari eta dantzariek luxuzko jantziak eroateaz gain, programazioak erakustaldi “berri eta modernoak” aurkezten ditu: dantza lehiaketak, drag-queen showak, malabaristak edo umoristak. Dauden 600dik gora eszenatoki ibiltariek moda berriak eta herritarren joerak islatzen dituzte, erakustaldietako motiboak orotarikoak dira: pertsonaia ospetsuak, marrazki bizidunetakoak, diskoteka oroitzapenak edo zine pelikulenak.

 

©Shen Chao-Liang

©Shen Chao-Liang

©Shen Chao-Liang

©Shen Chao-Liang