Yasumasa Morimura
©Yasumasa Morimura

©Yasumasa Morimura

1951n sortu zen Osakan (Japonia) eta japoniar artista garaikideen artean nazioartean aitortutakoena dugu Morimura. Mundu osoan ezagun egin zen Artearen Historia serieari esker, europar pinturaren maisu-lanak berrinterpretatuz egina. Morimurak bere egiten ditu koadroetan azaltzen diren pertsonaiak, Europan argitaratutako artearen historia hauetan ekialdeko ezaugarri eza azpimarratzen du. Mendebalde kolonizatzailearekin kontu kitatze pertsonala burutzen duen maisu metafora da.
Japonia kultura arrotzak bere egiteko gai izan dela islatzen dute bere lanek. Egilea kultura hauek (hauexek metamorfeatuz) bere berea den zerbait bihurtzeko gauza da. Horretarako zalantzazko esparru dual anbiguoa sortuko du: Ekialdea vs. Mendebaldea; artista vs. ikuslea; originala vs. kopia; maskulino vs. femenino… Jabetze eta berregituratzeak edertutako simulakroa, antzerkiagatik sentitzen duen pasioaren oihartzunak entzuten uzten digun ironia lotsagabe eta desmitifikatzailearekin.
Pilar Gonzaloren El cuerpo como signo (Gorputza zeinu moduan) saiakeratik ateratako testu zatia.

 

 

©Yasumasa Morimura

©Yasumasa Morimura