James Mollison
mollison_autor-630x354

 

Kenyan jaio zen 1973. urtean eta Ingalaterran hazi. Artea eta Diseinua ikasi zuen Oxford Brookes University-n eta Argazkigintza Dokumentala Newport School of Art and Designen. Benetton-en sormen-proiektuan egin zuen lan Italian, Fabrica. Gaur egun Venezian bizi da eta hainbat aldizkaritan kolaboratzen du: Colors, The Guardian, El PaĆ­s, Le Monde, i-D magazine, besteak beste.

Hiru urtez James-ek argazki-set bat jarri zuen hainbat kontzerturen irteeretan, hala nola, Arctic Monkeys, The Cure, Snoop Dogg, Missy Elliot, 50 Cent, Iron Maiden, Elton John, Tom Jones, Kiss, Led Zeppelin, Madonna, Marilyn Manson, George Michael, Morrissey, Oasis, Dolly Parton, Iggy Pop, Prince, Radiohead, Rolling Stones, Sex Pistols, Rod Stewart, Take That… Kontzertu horietara zintzo-zintzo joaten diren fan, tribu eta jarraitzaileak erretratatu zituen dokumentu sozial zoragarria sortuz, etnografia bikaina. Bertan ikus dezakegu fan-ak beren idoloen jarrerak berdintzen ahalegintzen direla, beren zaletasun, nahi eta joerak erakutsiz.

 

jm-Music10_MarilManson_ALTA jm-Music10_Oasis_ALTA Music08_Bjork_ALTA Music08_RodStewart_ALTA Music10_Casualties_ALTA Music10_IronMaiden_web-630x210