2010 Aisiari gorazarre
archivo_2010
  • Komisarioa 2010
    moto_hill

    ©Sergi Margalef

     
    FRANK KALERO

    GETXOPHOTOko komisarioa izan den Alejandro Castelloteren lekukoa hartu du Frank Kalerok. Pompeu Fabra Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioan Lizentziatua da eta Argazkigintza Dokumentalean Masterra International Center of Photography-n (New York). Bennetonen Fabrica-n egoiliar izan zen (Italian), OjodePez (Espainia) aldizkariako sortzaile eta zuzendaria izan da eta Sao Paulotik Vice Brasil aldizkaria hedatzeaz arduratu zen. Invaliden1 arte galeriaren sortzaileetako bat izan zen eta 2009an The world according to arte aldizkaria sortu zuen, biak Berlinen. Gaur egun Asiako herrialdeetarako Punctum izeneko fotografia aldizkaria abian jartzen dihardu. Berlin eta New Delhi artean bizi da.

     

    AISIARI GORAZARRE. Frank Kalero

    Aisia modernoa produkzio-sistemen tresna gisa sortu zen. Langilea behar-orduetatik indarberritzea zen haren helburua, lanerako indarra berriztatzeko. Gainera, horrela, langileek eragindako gainbalioa zirkuito ekonomikora bueltatzen zen. Gaur egun, kezkatzen gaituena ez da aisia bere horretan, baizik eta lanean ez egotea, eta horregatik bereizten ditugu aisialdia eta aisia. Aisia aisialdian izaten da, baina gerta liteke aisialdia Ezer ez egiteko erabiltzea, eta orduan dolce far niente hori aisia bihurtzen da automatikoki.

    David Riesman-ek The Lonely Crowd-en aurreratzen du gizabanakoa lanaren bitartez autoerrealizatu eta berresten zen garaia amaitu egin dela. Orain, gorespen hori, kontsumo libreak eta pertsona horrek bere aisialdia ematen duen moduak ekarriko du, lehendik zituenak aldatuz eta berriak sortuz, guzti-guztiak pizgarri eta propaganda ezberdinek baldintzatuak. Gure aisialdia nola ematen dugun, besteoi nortzuk garen adierazteko sinbolorik argiena da.

    Aisiaren paradoxa honakoa dugu: batzuentzat dibertsioa eta autoerrealizazioa dena (sukaldatzea, larrua jotzea, motorra gidatzea edo musika-tresna bat jotzea), beste batzuentzat beren behar-orduaren betebehar neketsua da. Horrek eramaten gaitu pentsatzera gehienok okerreko lekuan gaudela, egin behar ez genukeena egiten. Zorionekoak ez direnentzat lana dirua irabazteko baliabide bihurtu da eta aisia, diru hori xahutzeko modua.

    Aisialdia hazten joan da, eta hazten jarraitzen du. Ezin kenduzko eskubide gisa eskatzen da. Baina ez da berdina guztientzat. Aisia kontsumitu egiten da, eta kontsumoa baliabideen baitan dago. Aisiaren estratifikazio soziala saihestezina da. Benidorm-eko hondartzara edo Portofinoko hondartzara joatea. Kometa bat aireratzea edo ultrarin batean hegan egitea. Carrefour-eko koltxoneta batean edo Belliure batean flotatzea. Aisia bateratzen duen gauza bat bada: gizabanakoa onespen guztiarekin entregatu behar zaio, libre eta borondatez. Jarduera horiek behin betebehar sozialetatik irtetzerakoan egingo ditu. Nahiz eta askorentzat aisia betebehar sozial bihurtu den.

    Adorno-ren arabera, kultur industriak gizakia esklabo egiten du, beste edozein dominazio motak baino modu leunagoan. Aisialdia zuzenean lotuta dago industriarekin eta produkzio-patroiekin. Gizabanakoak aisialdiko jarduerari aurre egiteko duen askatasuna zuzenean hedatu eta manipulatzen dute makroegitura sozialek, eta bereziki, propaganda korporatiboak.

    Egonean egotea ni-a gainditzeko tresna da. Bide espiritual ez oso espirituala. Gure izatasunaren gorespena, goresten ari garela jakin barik, edo existitzen garenik jakin barik. Gure ni-a hor dago, kontziente. Une batez lotura sozial bat baino gehiago izango gara. Tristea da baina, jubilazioan, gure denbora guztia librea denean, gizarteak aisiaren fikziora jaurtitzen gaitu. Gure gorputzak, ez kirolaren, ez sexuaren, ez janariaren esperientziaz nahi beste gozatzeko gai ez direnean gertatzen da hori. Irudi arraroa bihurtzen gara: gure azken egunei sentsazio eta esperientzia kentzen dizkiegun saltinbankiak, momentuan egin ez genituen gauzak eginez, aisialdirik ez genuelako, soilik.

    GETXOPHOTO-ren edizio honetako lan guztiak aisialdia eta aisiaren kontzeptua tratatzeagatik aukeratu ditugu. Xarmagarriak ikusmen-ikuspegitik, ezberdinak gai aldetik eta askotarikoak erabilitako tekniken aldetik. Guztiek erabiltzen dute irudi dokumentala eramaile gisa.

    Goza ezazue zuen aisialdiaz eta zatozte ikustera jendeak zer egiten duen ezer egiten ez duenean.

     

  • Egileak 2010
  • Galeria 2010
  • Jarduerak 2010
  • Liburua 2010

     

    Salgai gure online dendan

  • Grafika 2010

    Grafika 2010

    Diseño de IS Creative Studio

     

    kartela / cartel / poster

    kartela / cartel / poster

    flyer

    flyer

    egitaraua / programa / program

    egitaraua / programa / program

    egitaraua / programa / program

    egitaraua / programa / program

    egitaraua / programa / program

    egitaraua / programa / program

    liburua / libro / book

    liburua / libro / book

    liburua / libro / book

    liburua / libro / book

    posavasos

    posavasos

    posavasos

    posavasos

    flyer ibili

    flyer ibili