Phil Toledano

Londresen jaioa, ama franko-marokoarra eta aita amerikarra, gaur egun New York-en bizi da. Aita artista zuen; haren tailerrean hazi zen, aita margotzen eta zizelkatzen ikusten eta galeriak bisitatzen. 11 urterekin hasi zen argazkiak ateratzen eta orduz geroztik ez da gelditu. Toledanoren lana sozio-politikoa da, argazkilaritzatik instalaziora. Besteak beste Vanity Fair, The New York Times, The New Yorker eta Le Monde-n agertu dira bere lanak. Horrez gainera, mundu osoko erakusketetan ere parte hartu du.

Toledanori ez zaio interesatzen erretratu frontal eta formal soila. Gamers seriea erretratuak egiterakoan sentitzen duen beharraren fruitua da. Erretratuak, pose hutsetik haratago, informazio gehiago ematea nahi du, erretratatutakoaren psikologia antzeman ahal izatea. Kontsola baten aurrean jartzerakoan, beren aurpegiak aldatu egiten dira eta espresioen bitartez Phil-ek ohiko erretratu ortodoxoetan faltan botatzen duen informazioa irtetzen uzten dute