Robert Huber
huber_autor-630x354

 

Suitzan jaio zen 1972an eta Vevey-ko Arte Aplikatuen Eskolan Argazkilaritza ikasi zuen. Gaur egun Zurich-en bizi da. 2001ean Elvis & Presley argitaratu zuen, Stephan Vanfleteren argazkilari belgikarrarekin elkarlanean. Lan horrek World Press sari bat irabazi zuen eta Europako hainbat hiritan erakutsi zen. Bere argazkigintza, koloretako formato ertain eta handian, aisia eta kultura garaikideei orientaturik dago. Bere lana, besteak beste, The New York Times Magazine, Time Magazine, Forbes, Newsweek, Spiegel eta L´Hebdo-k argitaratu dute.

Realdolls-en irudiak Estatu Batuetako helduentzako panpinen lantegi batean atera zituen. Artisau-prozesuarekin, eta banan-banan eginak, plastikozko emakume horiek gizakiaren gorputza kopiatzen dute zehatz-mehatz. Pieza bakoitzak sei mila dolar inguru balio du. Banaka enkargatzen dira eta neurrira eginak daude. Ilearen kolorea, titien neurria eta azalaren kolorea ere aukera daitezke. Huber-ek estilo klinikoarekin atera die argazkia gizakiaren gainbeheraren produktu horiei. Gomazko emakume horien aurpegiak perfektuak dira, arimarik, aurarik, bizitzarik gabeak, eurengan era guztietako desio eta hutsuneak proiektatzeko prest.

 

rh-Picture-003 rh-REALDOLL_02 rh-REALDOLL_03 rh-REALDOLL_04 rh-REALDOLL_05 rh-REALDOLL_06