Andrew Zuckerman
Instalacio_Zuckerman

 

Washington-en jaio zen 1977an. New York-en bizi da. Zinemagilea eta argazkilaria da. International Center of Photography-n ikasi zuen eta New York-eko Visual School of Arts-en Arte Ederretan graduatu zen. 2007. urtean Creatures liburua argitaratu zuen, bere estilo bereziarekin, ia psikologikoarekin, euren testuingurutik kanpo zeuden hainbat animalia erretratatuz. Liburu horren atzetik etorri ziren, teknika bera erabiliz, Wisdom (2008), Bird (2009) eta Music (2010). Guztiak izan dute arrakasta eta nazioarteko 18 ediziotan argitaratu dira. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu, eta horien artean nabarmentzekoa da D&AD Yellow Pencil Award.

Belaunaldi batek beste bati egin diezaiokeen oparirik handiena bizitzak emandako esperientzia dela inspirazio gisa hartuta, Wisdom proiektu multimediak (erakusketa, liburua eta pelikula) ia berrogeita hamar idazle, artista, diseinatzaile, aktore, politiko eta erlijio-buruzagi ospetsuren (65 urtetik gorakoak) ahotsak, presentzia fisikoak, hitzak eta ideiak islatzen ditu, horien artean, Nadine Gordimer, Nelson Mandela, Willie Nelson, Desmond Tutu edo Václav Havel. Horiek guztiak erretratatuak izan diren testuingurua demokratizatuz eta irudiak homogeneizatuz Zuckerman-ek elkarrizketa sortzen du euren artean, guztiok konektatzen gaituen unibertsaltasuna esploratuz.

 

andrew_z_01 andrew_z_03 andrew_z_05 andrew_z_06 andrew_z_07 andrew_z_08