2011 Zaharrei gorazarre
archivo_2012
  • Komisarioa 2011
    frank-Kalero&Isaac-Niemand

    Homo senex

    Zahartzaroaren drama ez da zaharra izatea, gaztetasuna joan dela baizik.
    Oscar Wilde

    Guztiok dakigu zahar bat kalean bereizten. 65 urteko pertsona batek ere 85 urteko beste bati buruz pertsona zaharra balitz moduan hitz egiten du, bere burua sailkapen horretatik kanpo utziz. Noiz gara zaharrak? Zertarako den, horren arabera. Ohar indibiduala da batez ere, baina gidatzeko baimenerako behar den adin-epea bezalaxe, definitua izan behar da administratu ahal izateko.

    Distentzio muskularra, begi-zorroztasuna galtzea, hezur-egituren degenerazioa, libidoa galtzea, zahartzaroko dementzia, ideia-disoziazioa, hipertentsioa. Goizero ispiluaren aurrean bere burua aztertu eta soilik bere gorputzeko hondamen berriak ikusten dituenak, luzarora gerontofobia jasango du. Zaharra egiteari beldur irrazionala moduan definitzen dute, baina, aldiz, oso arrazionala da. Zahartzeak eta hiltzeak, axioma unibertsala, oraindik ere ezustean  harrapatzen gaituzte.

    Orain dela gutxira arte, 65 urte betetzea zen lan-etenaren une ofiziala, gizartearentzat gutxi produzitzen zuten izaki bihurtzen ginelako, eta horrek definizio hori produkzio-sistemaren tresna bihurtzen du. Orain dela ehun urte ez zegoen jubilazio-arazorik, oso gutxi ailegatzen zirelako 65 urtera. Lan-baldintza gogorrek langileria ezabatzen zuten eta gaixotasunek burgesia. Ez zen beharrezkoa hirugarren adinaren bizi-baldintzak ulertu edo hobetzea. Orain, zahar gehiago egoteaz gainera, askoz gehiago bizi dira. Hori datu positiboa da politikoki zuzena den ikuspuntutik, baina pragmatika biologikotik begiratuta, espeziearentzat oztopotzat jo daiteke. Egoera honen aurrean, bizi-itxaropena eta ezgaitasunik gabeko bizi-itxaropena bereiztu behar ditugu. Koktel kimikoekin, sendagilearengana bisita ugari eginez, ebakuntzak eta otoitz eginez 90 urtera ailegatzea ezin da bizi-itxaropen gisa azaldu, ez dagoelako ez itxaropenik ez bizirik.

    Hirugarren adina ulertzeko interesa Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi zen. Mediku eta gizarte-hobekuntzek buruz behera jarri zuten piramide demografikoa. Estatua arduratzen da beren rol produktiboa alde batera uzten dutenak berregokitzeaz. Jubilatu eta gero, batzuek beste berrogehi urte gehiago biziko dira. Eta horiek merkatu baliotsua osatzen dute zerbitzu eskaintza berri askorentzat. Horrela zahartzen dira zaharrak. Zahar bat prestatzeko hogei bat urte behar dira, hirurogei urtetik laurogeira; orduan agertzen da arcus senilis deritzona, kornearen inguruan azaltzen den eraztuna, zahartzaroaren zeinu unibertsala omen dena. Hogei urte barnealdeko bakea aurkitu eta heriotza besarkatzeko.

    Jubilazioa etsipenez eta konformismoz onartzea akatsa izan daiteke. Batzuk urteak pasako dituzte goizeko seietan ez jaikitzearekin amets egiten. Baina beste askok nahiago dute baliagarri sentitzea eta bat-batean, beren burua animatzaile soziokultural batekin ikusten dute, zahar lodi eta aiton-amon errenekin batera, aretoko dantzak ikasten. Nola kanalizatu ez dakiten aisialdia eta itxaropen handiak. Eta hor sartzen da jokoan bigarren aukeraren munstroa. Bidaiatzea, ikastea, maitatzea; hori guztia lortu nahi diren itxaropenekin bat ez datorren gorputz dekadentearekin.

    Sergei Voronoff ikerlari eta zientzialariak tximinoen barrabil zatiak ezartzen zizkien beren pazienteei gaztetzeko. 1930ean milaka aberats zeuden tximino-gonadekin Europan zehar paseatuz, kopeta betiko gaztaroaren iturrian bustita zutela sinestuta. Gure sasoiko paradoxa: gazteak garenean gure osasuna dirua egiten inbertitzen dugu; zahartzerakoan diru hori galdutako osasuna berreskuratzen xahutzen dugu.

    Ataraxia estoikoan murgildutako zaharrek, Budaren bidea besterik ez dena, modu kontziente edo inkontzientean, adin hori oreka, lasaitasun eta onarpen-epe gisa ulertzen dute. Platon-ek argudiatzen zuen gaztaroko pasioez libratuta, espirituaren plazerretara errenditu gaitezkeela. Aristotelesentzat, aldiz, zahartzaroa gainbehera hutsa zen eta inolaz ere ez jakituria-bermea; izan ere, badaude zahar tontoak, gaztetan izan ziren bezalaxe. Gaur egungo homo senex-ak azken ikuspuntu horretarantz jotzen du, alegia, aristotelikorantz: gehiengoa, hirugarren adinera, elikatu beharreko espiriturik gabe iristen da, soilik telebistara konektatutako buruarekin iristen dira. Eta hori, gaur egungo gizartean zahartzaroa isilean gorde eta erresidentzietara baztertzen delako gertatzen da, duintasunez zahartzea zeregin neketsua bihurtuz.

    Zaharra izatea ez da ez ona ez txarra, ez da egoera goresgarri bat, baizik eta saihestezina eta gure identitate biologikoaren zatia. GETXOPHOTOren edizio honetan bizi-epe unibertsal honen alde ezberdinak erakutsi nahi ditugu. Komunikabideek behin eta berriro ez ikusiarena egiten dute gai honen inguruan, hori egitea hilezkortasunaren sekretua izango balitz moduan. Azpimarratu nahi dugun beste gauza garrantzitsu bat da hemen erakusten dugun hirugarren adina ongizate-estatuarena dela. Gogoan izan behar dugu planetaren zati handi bat iraupen hutsaren ekonomian murgilduta dagoela, non ez den existitzen ez jubilaziorik ez areto dantzarik, baina non paradoxikoki duintasun gehiagoz zahartzen den.

     

    Frank Kalero
    Licenciado en Comunicación Audiovisual por la Universidad Pompeu Fabra de Barcelona y Master en Fotografía Documental por el International Center of Photography de Nueva York. Fue residente en Fabrica de Benetton (Italia), ha sido fundador y director de la revista OjodePez (España) y se encargó de implantar la revista Vice Brasil desde Sao Paulo. Fue cofundador de la galería de arte Invaliden1 y en el 2009 funda la revista de arte The world according to, ambas en Berlín. En 2010 dirige el Photo Meeting de Barcelona y funda Punctum, una nueva revista de fotografía para todos los países del continente asiático. Vive en Berlín. Es comisario de GETXOPHOTO desde 2010.

  • Egileak 2011
  • Galeria 2011
  • Jarduerak 2011
  • Liburua 2011

    Liburua 2011

     

    Salgai gure online dendan

  • Grafika 2011
    GXP2011_CARTEL_web

    kartela / cartel / poster

    cover

    liburua / libro / book

    catalogo-interior3

    liburua / libro / book

    catalogo-interior

    liburua / libro / book

    catalogo-interior2

    liburua / libro / book

    programa-portada

    egitaraua / programa / program

    programa-A

    egitaraua / programa / program

    programa-B

    egitaraua / programa / program

    programa-mapa

    egitaraua / programa / program

    getxophoto-invite-web-is

    gonbidapena / invitación / invitation