Stephanie Diani
Instalacion_Stephanie

 

Amerikako Estatu Batuetan jaio zen 1971n. Stephanie Arkeologian summa cum laude lizentziatua da Kaliforniako Unibertsitatean. Behin behineko hainbat lanen ondoren, Diani arteengatik zuen pasioaz jabetu zen eta argazkilaritzan hasi zen, irudietan hainbat talde sozialengatik sentitzen zuen pasioa harrapatu nahian. Elementu mitologiko eta antropologikoak bere lanaren zati batean ageri dira. Hainbat pertsonaia ospetsu erretratatu ditu (Dustin Hoffman, David Lynch, Steve Carell edo Mark Ruffalo) hainbat argitalpenentzako: Der Spiegel, Stern edo The New York Times. Gaur egun Los Angeles-en bizi da katu bi, zakur bat eta senarrarekin.

Dames: The Legends of Burlesque serieak zahartzaroa, sexualitatea eta gorputzaren irudia esploratzen ditu, oraindik erretiratu ez diren eta hainbat hamarkadatan diziplina horretan lanean diharduten burlesque-ko dantzarien bitartez. 2001eko udan Dianik lehen “kondaira” ikuskizuna ikusi zuen Las Vegas-eko Burlesque Hall of Fame-n. Ikuskizunean 60 edo 70 urteko emakumeek hartu zuten parte, dantza eginez, strip eginez eta burlesque-aren beste arte batzuk eginez. 2008an erabaki zuen serie horri ekitea.

 

DIANI_01 DIANI_02 DIANI_04 DIANI_05 DIANI_07 DIANI_08