Frieke Janssens

Brugge-n (Belgika) jaio zen 1980. urtean. Sint-Lukas Brussels University College of Art and Design-en Argazkilaritza ikasten ari zela soziologian interesatzen hasi zen, bizimodu ezberdinetan, eta estereotipoen adierazpenak nola eragiten duen bizitzan bertan. Graduatu eta gero publizitatean lan egiten hasi zen. Orduz geroztik multinazionalen kanpainetan egin du lan, hala nola Renault edo Nestlé. Pinturan eta komikietan inspiratuta, bere argazkietan asko zaintzen ditu detaileak eta umore fina erabiltzen du surrealismo ukituarekin. Smoking Kids egunero bi zigarro-pakete erretzen dituen bi urteko haur indonesiarraren bideo ezagunean inspiratu zen. Bideoak mendebalde eta ekialdearen arteko ezberdintasun kulturalen inguruan pentsarazi zion, eta erretzea soilik helduei gordetako jarduera dela. Frieke-k erretzearen ekintza isolatu nahi zuen, ume bat erretzen ikusteak ikuslearengan eragiten duen eragin surrealaren bitartez. Kasualitatez, seriea erakutsi zuen lehen aldian Belgikako gobernuak tabernetan erretzea debekatzen zuen legea onartu zuen, eta horrek, askatasun murriztuaren sentsazioa ekarri zuen eta baita helduek haurren pareko tratua jasotzen zuten ideia ere. Eztabaidarik ez eragiteko, Friekek gezurrezko zigarroak erabili zituen estudioan. Horrela, klarionek edo gazta-tirek zigarroena egiten zuten, eta kea kandela edo intsentsutik zetorren.