2012 Umeei gorazarre
archivo_2012
  • Komisarioa 2012

    Komisarioa

    FRANK KALERO

    Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da eta International Center of Photography-n (New York) argazki dokumentalean Master duna. Fábrica de Benetton-en (Italia) egoitza egin zuen, OjodePez (Espania) aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan da eta Sao Paulo-tik Vice Brasil aldizkaria ezartzeaz arduratu zen. Invaliden1 arte galeriaren kofundatzaile izan zen eta 2009an The world according to arte aldizkaria sortu zuen, biak Berlinen. Foto Meeting zuzendu egiten du Bartzelonan eta 2010ean asiar kontinenteko herrialde guztietara zuzenduriko Punctum argazki aldizkaria kaleratu zuen. Egun Screen deituriko multimediarako online plataforma garatzen diardu. Oraindik eraikitzen ari den Sao Paulon aurkitzen den Centro Internacional para la Fotografía en América Latina, GLOC-eko zuzendaki izendatu berri dute. PhotoQuai 2013-ko argazki bienaleko zuzendaritzat aukeratua izan da Parisen. Sao Paulo, Berlin eta New Delhi artean bizi da. Hau azken urtea du GETXOPHOTO-ko komisario bezala.

     

    NAGUSIEN JOLASA

    Haurtzaroa giza izaeraren egoerarik zitalena da, heriotzarenaren ondoren
    Pierre de Bérulle Kardinala, XVII. mendea

    Haurtzaroa ez da naturarentzako existitzen, soilik gizaki modernoarentzat existitzen da. Orain dela gutxi erabiltzen genituen haurtzaroa, haurtzaro lapurtua edo galdutako paradisua bezalako kontzeptu beroak. Umeen premiek ez zuten inor arduratzen Errenazimentuaren aurretik. Gizaki potentzial soilak ziren, azpiko egoera batetik goiko beste egoera batera fluktuatzen ari ziren homunkuluak, Tomas de Aquino-ren teorien arabera. Naturarentzat ama izatea baino ezer komunagorik ez zegoen. Hainbat seme-alaba edukitzen ziren gutxi batzuk nagusi izatera helduko ziren itxaropenarekin, istripu, gaixotasun eta gehiegikeriak tarteko. Epe hori gaindituta, emankorrak izango ziren gurasoentzat. Horretara eramaten zuen adinak ez zuen garrantzirik, igarotze ez-emankor soila zen, eta kostuak eragiten zituena.

    Industria-iraultzarekin puer ex machina etorri zen. Lurrun-piztiek umea mendetako krisalidatik askatuko dute. Ekoizteko ez da horrenbeste ume langilerik beharko. Ume langabetu ugari agertu zen eszenan. Eskolatzeak arnasa eman zien lan-jardun amaitezinak zituzten gurasoei, eta eguneko zati batean umeak egoteko leku itxi bat. Jan Amos Comenius-ek bidea prestatu zuen “irakatsi dena denei” goiburuarekin eta pedagogiaren eta irakaskuntza unibertsalaren aita eta liburu ilustratuaren asmatzaile bihurtu zen. Jean-Jacques Rousseau-k ideia berberak berrindartuko zituen geroago burgesen artean.

    Horri landa-exodoa gehitu behar zaio, landa-eremua pisu txikitxikiengatik aldatzea, non umeak lau hormen artean bizi diren beren gurasoekin, kontaktu estuagoa sustatuz. Medikuntza modernoak umeen heriotza-tasa murriztu zuen. Antzina, heriotz-tasa altua zela-eta, ez zuten gomendatzen semealabekin afektiboki elkartzea horiek biziraun eta hazi egingo zirela ziur egon arte. Orain bi, gurasoak beren sema-alabak samurtasunez maite ditzakete, jaiotzen direnetik hezitu eta denbora eskainiz.

    Ofizialki, haur kontzeptua 1924. urtean sortu zen Eglantyne Jebb-en eskutik (Save the Children-en sortzailea) Genevako Deklarazioarekin; 1959. urtean etorriko zen Haurren Eskubideen Deklarazioa. Hortik aurrera haurtzaroa definitu, mugatu eta babestuko da. Gizartea umetu egingo da eta eskolak, horretan, oinarrizko eginkizuna izango du instituzioen laguntzarekin; gizartea berreziko dute eta gurasoei hiritar bihurtu diren beren seme-alabak nola tratatu azalduko diete. Haurtzaroa epe zital izatetik askok utzi ere nahi ez duten espazioa izatera pasako da, eta aldi berean, nerabezaroarekin nahasten da espazio irreal batean, estereotipoz eta merkatu kontsumistatik irtendako aldez aurretik pentsatutako portaeraz betea.

    Adingabeak babestuz eta zainduz haurtzaroaren ideia estandarizatu duten hainbat instituzio sortu ditugu. Ondorioz umea era dramatikoan aldendu da helduen mundutik eta oso izaki ahula bihurtu da, eta horren erantzule gizarte osoa da. Umeak erabiltzen ditugun gainontzeko kontzeptuetatik banantzen dituen horma psikologiko bat sortu dugu.

    Helduak haurtzaroaren inguruan duen ideia beren semealabengan proiektatu du, bere estereotipoak, fantasiak eta dementziak proiektatu ditu eta arau, haurtzaindegi, ipuin-liburu eta parke tematiko itxura eman die. Ume guztiei sinestarazi die hori dela haurra izatea. Eta heldua kontsumoko gizarte batean bizi denez, bere seme-alaba piramide trofikoaren tontorrean jarri du. Haurra sakratua eta ukiezina da eta zuzentasunaren politikak egin du gainontzekoa, seme-alabak beren gurasoengandik aldenduz eta merkaturantz bultzatuz.

    Haur-psikiatren kontsultak beteta egotea da gure zibilizazioikurra. Horrek erakusten du helduen grinak eta beldurrak modu eraginkorrean proiektatu direla haurraren adimenean. Idiosinkrasia besterik ez dena patologia bihurtzen da, gurasoek piztia kontrolatzeko duten beldurrarengatik. Modernotasunak mugak eraitsi ditu horma berriak eraikitzeko. Antsietatea, arretafalta, desoreka obsesibo-konpultsiboa, hiperaktibitatea eta baita anorexia ere. Askeagoak dira, umeagoak dira, baina inoiz baino gaixoago daude. Baina gaitz horiek soilik batzuentzat dira errealak, zorionekoentzat. Haur gehienek gerretan borrokatzen dute, prostituitu egin behar izaten dute edo gosez hiltzen dira, hori bai, arreta-faltaren arazorik gabe.

    Mariano Narodowski pedagogo ospetsuak haurtzaro hiperrealizatu eta desrealizatuari buruz hitz egiten du. Lehenengoan teknologia eta ondasun materialak eskura duten, nahi dutena momentuan asetzen duten eta frustrazioa onartzen ez dakiten umeak egongo lirateke. Bigarrena kaleko umeena da, bizirautea nahi badute haurtzaroa lehenbailehen utzi behar dutenak; baztertuak, tratu txarrak jasaten dituztenak eta independenteak.

    Errenazimentuaren aurretik haurtzaroa ez zen arteen helburu, ez zegoen ordezkatua eta horrek erakusten du garai hartan haurtzaroari egiten zitzaion mespretxua, edo soilik ez zegoela diferentziarik adin bat eta bestearen artean. Horren adierazle izan daitezke gizon helduaren gorputza duten umeak. Gaur egun haur-unibertsoa kulturaren parte da, baina helduak, bere katalizatzailearen bitartez, transkribatzen du fase hori. Haurrak ez du inoiz horrelakorik egingo, besteak beste ikusle gisa aspertu egingo gintuelako, soluzio formal zein eduki intelektualarengatik, nahiz eta samurra izan. Artearen haurunibertso iluna autorearen paradisu galduaren erreberberazio neuronala da. Batzuk helduak izaten jolasten, beste batzuk umeak izaten jolasten.

     

  • Egileak 2012
  • Galeria 2012
  • Jarduerak 2012
  • Liburua 2012

    Salgai gure online dendan