Jon Uriarte

Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1979an. Argazkilaritza ikasi zuen Kataluniako Institut d´Estudis Fotogràfics-en eta New Yorkeko International Center of Photography-n. Horrez gainera, masterra egin zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan PhotoEspaña-n eta Madrileko Unibertsitate Europarrean. Hainbat arte-egoitza eta galeriatan erakutsi du bere lana, taldeka zein bakarka, besteak beste Madrileko La Casa Encendida-n, Donostiako Koldo Mitxelenan, New Yorkeko Studio 304-n, Berlingo HBC zentroan eta Bartzelonako Sala d´Art Jove-n. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta argazkilaritzako irakaslea da bertan.

Album seriean Jonek historian zehar argazkilaritzak gehien indartu duen objektua, eta aldi berean, amateur eta anekdotikoaren esferara baztertua izan den objektua ikertzen du: familia-albuma. Bere burua akuri gisa erabilita eta bere familia-albuma osatzen duten irudietatik abiaturik, egileak dimentsio bisual berri batean murgiltzen gaitu, aurpegirik gabeko oroitzapenean. Ukitu arduratsuarekin irudi fantasmagoriko bihurtzen diren denborazko erregistroak, ekintza sinple horrekin denborazko erregistro horietara hurbiltzeko modu berri bat eskatzen diguten eszena arruntak.