Robin Schwartz

New Jerseyn jaio zen 1957. urtean. Arte Ederretan eta Argazkilaritzan lizentziatu zen New Yorkeko Pratt Institute-n. Bere lana hainbat instituzio ospetsuren bilduma iraunkorren parte da, hala nola, Metropolitan Museum of Art eta MoMA (New York) edo Smithsonian American Art Museum (Washington). Bere lana finalista izan da 2010ean Hyères-eko Moda eta Argazki Jaialdian, National Geographic-en urteko mintegian aurkeztu zuten eta, aurten, master talk batean Charlottesville-ko LOOK 3 Jaialdian. Hiru liburu argitaratu ditu, Like us. Primate Portraits, Dog Watching eta Amelia´s World, azken hau Aperture-k editatutakoa.

Robin-ek Animal Affinity argazki-proiektua bere alaba Ameliak hiru urte zituenean hasi zuen. Lan berri horrek munduan gehien maite dituen bi gaiak batu zituen: bere alaba eta animaliak. Serie horrekin Schwartz-ek argazki-genero berri bat sortu zezakeen: familia-erretratua espezie desberdinen artean. Bere alaba animalia ezberdinekin lotuz, irudi familiarrak eta zoragarriak sortzen ditu. Argazkietan ama-alabak animaliekiko duten afinitatea partekatzen dute eta animaliak gizakiekin batera existitu ez ezik eskubide osoz interaktuatzen duten espazioa sortzen dute.