Cristina De Middel
SNAP-FINGERS-&-WHISTLE_01

Ahobatez eta modu ikusgarrian mundu osoko errekonozimendua jaso du Afrikako astronauta batzuen abentura kontatzen duen bere lehen seriearekin. Fikzio horrek museo handiak, umeak eta bildumagile txiki zein handiak konkistatu ditu. Autoeditatutako liburua altxor txiki bat da argazkilaritza, historia eta dotorezia maite dutenentzat. Jaialdi, erakusketa-areto eta paper-zorroen argitalpenetan, bere astronautak ikono garaikide bihurtu dira. Gorputzari lotutako askatasunaren aldetik, prentsako argazkilari ohiak bere tramankuluak berreskuratu eta New York fotografiatzeko kalera itzultzeko aukera ona. Lehen begiratuan hutsalkeria. Burua pasio pertsonal, mitologia, zine eta irudiz betea, West Side Story bere pelikularen bila ez bada joan behintzat. Okerrena da berriz ere aurkitu duela Manhattango kale-bazterretan, eszenografiarik muntatu gabe, soilik nora ezean ibiliz, egiazkoak fikzioa dakarrela konbentzituta –egiazkoa fikzioa izan ezean. Kaleko koloreak erregistratu ditu, pertsona, drama, tentsio eta argiekin gurutzatu da–. Bistan denez, dena amaitzen da pelikuletan bezala, hitz bakar batekin: Amaiera.

 

Alacant-en (Espainia) jaio zen 1975ean, eta Londresen bizi eta egiten du lan. De Middel-en proiektu pertsonalek hainbat sari jaso dituzte eta erakusketa askotan izan dira (Rencontres d´Arles, Deutsche Börse Prize edo New Yorkeko ICP-ko Infinity Award, besteak beste). The Afronauts liburua best seller-a da argazki alorrean. Bere lanak zalantzan jartzen dizkigu argazkiaren (dokumentu gisa) lengoaia eta egiazkotasuna, eta errealitatea eta fikzioaren arteko muga disolbatzen duten berreraiketa eta arketipoekin jokatzen du.

 

SNAP-FINGERS-&-WHISTLE_02
SNAP-FINGERS-&-WHISTLE_03