2013 Ametsak
  • Komisarioa 2013
    Christian_Caujolle_2013

    Philong Sovan

    AMETSAK

    Beste mundu batzuk. Hiru urtetan horixe izango da argazkilari-aukeraketaren hasiera, Getxoko espazio publikoan erakutsiko dena. Beste mundu batzuk argazkilariek, beren begiradaren bitartez, harritu eta nahastu egiten gaituzten unibertso ezezagunak proposatzen dizkigutelako; izan ere, ezagutzen ditugun errealitateko elementuen, eta gure esperientzia eta begiratu eta ikusteko moduari ez dagokien ezinezko erakunde formalean artean etengabeko tentsioa baitago.

    Titulua, gauzak ondo gordeta izaten lagunduko diguna, hiru denboratan garatuko da, eta horietako lehena Ametsa-rena izango da. Irudi guztien artean, mentalak zein birtualak, lehena izango da ametsa, adierazten dutenarekin lotutako formetan pentsatu baino lehen. Ametsa esperientzia paregabea da, indibiduala, berezia, norbanako, sasoi, kultura edo gizarte-ingurunearen arabera itxura askotarikoak eta harrigarriak hartzen dituena. Beti egiten dugu amets garena ez beste zerbait garela. Buru-egitura sakonak ezagutarazteko duen gaitasunaren arabera, ametsa beste pertsona batean transformatzeko modua ere bada. Bikoitz atzemanezina, sarritan ezinezkoa, desio eta beldurrez eta jatorrizko ikaraz eta grina sakonez osatua. Iraultza zein normalizazioaren espazioa. Ezinezko etorkizunarekin edota iragana berriz aurkitzearekin egiten dugu amets. Horrela ematen dizkiegu ametsei balio iragarlea edo egiten diogu uko ametsak gogoratzeari.

    Segika ditugun irudi immaterial horiek paradoxa dira programazio baten objektu nagusi bihurtu nahi ditugunean: argazkilariei existitzen ez dena erakustea eskatzen diegu. Apostua adieraztea erraza izan zen bezalaxe, aukeraketa egitea zaila izan da. Gaur egun, argazkilariarentzat -ia berrehun urteko tradiziotik datozen irudi finkoen helburu nagusia mundua dokumentatu eta irudikatzea ez denean-, unibertso onirikoak ezagunak dira, bere nortasuna baieztatzen dute, bere mamuak erakusten ditu, bere unibertso intimoak ezagutarazten ditu. Aldi berean, argazkilariek, eboluzio teknikoak aprobetxatzen dituzte argazkia irudien munduan proiektatuz, eta horien bitartez egiazkoaren gertakizunak zeharkatzen dituzte, garrantzitsuena munduaren aurrean duten ikuspuntua, emozioa, sentsibilitatea eta jarrera  dela baieztatzeko.

    Kontraesanen arriskua egon arren, gaur egungo argazkilaritzaren hedadura plastikoa eta sorkuntzazkoaren berri eman nahi izan dugu. Dokumentutik hasita ilustrazioaren mugetako fantasia garbiraino, konpromisotik ikerketa estetikoraino. Askotariko idazketak zeharkatzen ditugu, horietako bakoitza itxura ezberdinekoa, mundu garaikidearen konplexutasuna aurrez aurre jartzen dutenak. Idazketa guzti horiek erreferentzia ezberdinak dituzte, prestakuntza edo kidetasunaren arabera, agian argazkilaritza, zalantzarik gabe zinea, batzuetan dibujoa, askotan literatura eta poesia. Heldutasun-seinale, argazkilaritza, jada, ez da bere “arte” izaera demostratu behar duen gotorleku setiatu bezala ulertzen. Sorkuntza garaikidearen eremu guztiekin hitz egiten du, kokatzeko eta diskurtso ulergarria edukitzeko modu bakarra.

    Irudi horiek munduko bazter guztietatik etortzea nahi izan dugu. Ez dute planetako lurraldea agortzen, baina denbora luzean errekonozimendua europar eta amerikarrei gorde dien etnozentrismoarekin apurtzen dute. Baina kontuz, lanak ez dira “onak” kanpotik datozelako, ez dugu exotikoa, tipikoa edo ereduzkoa den ezer lortu nahi. Tokian tokikoa, bere adierarik onenean, erabat unibertsala dela azpimarratu nahi dugu.

    Urrutitik edo gertutik datozen irudi hauek espazio publikoan egongo dira, horra hor garrantzitsuena. Irudiak irakurgarri izango diren lekuak –sarritan gutxienak- zentzua eman behar die. Jakitun gara lan artistiko horiek publikoari orokorrean eskaintzen dizkiegula, emozioa, hausnarketa, ezustea eta ezagutza eraginez. Erakusketa estandarraren moldurak behin atzean utzita, horiek konbentzioak baztertzen dituzte, eta agian, baita nahia ere. Berehalako inpaktu bisualaren bitartez sumatzen dira. Interpelatu egin behar gaituzte eta gainera, gure animoan beste gauza batzuk ere eragin behar dituzte. Ametsak, agian. Horrek esan nahi duen konplexutasun atzemanezinarekin.

    Christian Caujolle.

  • Egileak 2013
  • Liburua 2013

    Liburua 2013


    Salgai gure online dendan

  • Itxialdia
    Encerrona

    Formatu berria Jaialdian. Itxialdiak argazkigintzaren kontsumoaren kanalen inguruko hausnarketa eta eztabaida bilatzen ditu. Egun osoan zehar solasaldiak eta elkarrizketak, goizez eta arratsaldez, bazkaria barne. Giro lasai eta barean.

    Honako hau izan zen ITXIALDIA 2013:

    9:30 – 10:00
    SARRERA

    10:00 – 11:00
    CRISTINA DE MIDDEL-EN KASU BEREZI ETA EZOHIKOA
    Argazki-liburua bogan dago. Liburuzale batek, liburu arrakastatsu baten egilearekin hitz egingo du.
    Julián Barón (argazkilaria)
    Cristina De Middel (argazkilaria)

    11:15 – 12:15
    BI EDITORE GRAFIKOEN SOLASALDIA
    Paperezko komunikabideek garaiotan jasotzen ari diren krisiaren ondorioz, zein da editore grafikoen papera? ze nolako boterea dute?
    Mónica Allende (Sunday Times Magazine)
    Jordi Socías (El País Semanal)

    12:30 – 13:30
    EZER EZ DA BERDIN
    Sareak dena aldatu zuen, baita gure begirada ere?
    30y3.com, gaur egungo Espainiako argazkilaritzaren erreferentziazko web orrialdea.
    Iñaki Domingo eta Luis Díaz Díaz (30y3.com)

    Encerrona-comida14:00 – 16:00
    BAZKARIA

    16:00 – 17:00
    ERAKUSKETA DESMUNTZATZEN
    Argazkiak erakusteko formatu honek zentzurik al du gaur egun? indarrean jarraitzen du? zer esanik al du komisarioak?
    Javier Duero (komisario independentea)
    Christian Caujolle (komisario independentea)

    17:15 – 18:15
    GALERIA ETA ARTISTA
    Zenbat balio du argazki batek? nor sartzen da galeria batean? artearen eta merkatuaren arteko harreman korapilatsua
    Blanca Berlín (Galería Blanca Berlín)
    Aitor Ortiz (argazkilaria)

    WEP_GP14_M08

    18:30 – 20:00
    GEHIAGO LIBURUEI BURUZ
    Have a nice book. Yosigo ´
    PHOTOBOOK CLUB ESPECIAL.
    PHOTOBookJockey. Julián Barón

    Alejandro Castellotek eta Jon Uriartek girotu  eta moderatu zituzten mahai-inguruak.