Jean-Louis Tornato
TORNATO_01jpg

Guztiok dakigu amets egiten dugula. Inplizituki, jakin badakigu, gure beldur eta desioekin aurre egiten diegun buruko irudi birtualak ezinbestekoak direla. Esnatzen garenean nekez gogoratu edo lotzen ditugu, agian, orain dela urte batzuk bizi izan genuenarekin. Balio iragarlea ematen diegu, etxekotu nahi izaten ditugu, edo baita baztertu ere. Enigma bat da, gure bizitza eta izatearen alde ikusezin eta obsesiboa. Nola ikusarazi ametsak? Zer erakutsi dezakegu ametsetatik? Gailu zuhur bat instalatuz –lo dagoenaren bertikalean jarritako tramankulua; horren obturadorea irekita dago gau osoan– argazkilariak ez dizkigu ametsak bere horretan osatzen dituzten irudiak erakutsi nahi: zuri-beltzean, irrealitatearen dimentsioa areagotzen duen argazki-pikorra erabiliz, misterio berri batera eramango gaitu, ametsarenera. Gorputzaren agitazioa izaren azpian, eta kasuan kasu, oinazea edo lasaitasuna, samurtasuna edo gorputz-tentsioa, arintasuna edo bolumen baten nahasketa sentsazioa eman dezake. Argazkilariak orain arte ezezaguna izan den autorretratu-modalitatean bere burua irudikatzeko arriskua bere gain hartzen du. Eta orduan, sarri irauli egiten diren grisen artean, bizitza ematen duen materiaren eta desagerpenaren isiltasunaren aurrean egongo gara.

 

Frantziako hegoaldeko kostan jaio zen 1969an, Parisen eta Tokion bizi eta egiten du lan. Aix-en-Provenceko Unibertsitatean Artea ikasi zuen, Zientzia Artistikoen ikerketan Master bat egin zuen eta ikasketak Photographie de Arles-eko École Nationale Supérieure-n. Orduz geroztik, bere lanak ikerketa artistikoa, enkarguz egindako argazkiak eta irudiaren alorrean konpromiso teorikoa hartzen ditu. 2004an Les sommeils lanaren monografikoa argitaratu zuen.

 

TORNATO_02 TORNATO_03 TORNATO_04