Mahesh Shantaram
M-01

Ezkontza-ospakizunak amestutako etorkizuneko bizitzaren promesa izan nahi du, mugarik gabeko zoriona, etorkizun distiratsua. Ezkontzak jaia izan behar du, apostu bat eta, aldi berean, gizarte-maila baten adierazpena. Are gehiago India bezalako herrialde batean, non kasten hierarkia zorrotza dagoen. Mahesh Shantaram-ek bere herrialdeko erdiko klaseko ezkontzak genero-nabarmenkeriatik gertuen dauden kolorez dokumentatzen ditu eta manifestazio horien inguruko begirada dibertigarriarekin inbentario mamitsu batean sartzen da (irudiak pilatzen doazen heinean progresiboki katastrofikoa). Dena da fikziozkoa, erdipurdikoa, artifiziala. Ezkontza-asmoak oso txarrak dira, eta urreztatu plastifikatuen hasierako planteamenduak detritus-ez betetako aretora ematen du bide, gonbidatuak alkoholaren eraginpean erortzen diren bitartean. Neonek berdez eta arrosaz oihukatzen dute, lore artifizialak kolapsatu egiten dira, makilajea pitzatu egiten da konbentzio-antzerkiaren egiazko natura agerian utziz.

 

1977an jaio zen Bangaloren, India, eta gaur egun bertan bizi eta egiten du lan. 2006an Argazkilaritzako ikasketak amaitu zituen Pariseko Institut de Photographie-n eta Indiara itzuli zen. Steady State, Airtime eta Matrimania serieak bere herrialdearen bisio berria ematen dute, begirada freskoagoa, nostalgiatik aldenduz. Bere lana saritua izan da Sony World Photography Award-en eta hainbat lekutan erakutsi da, hala nola Pariseko Photoquai, Kambodiako PhotoPhnomPenh eta Dubaiko Empty Quarter Galerian.

 

M-02 M-03 M-04