Vincent Fournier
VINCENT_01

Mundu hau al da datorkiguna? Robotei geroz eta gehiago lan eginaraziko diegu eta gugandik geroz eta gertuago? Robotak bihurtzen ari ote gara? Hori guztia –eta askoz gehiago– dago irudi hauen atzean, eta umorerik eta zorroztasunik ez zaie falta. Irudien egilea oso argia da: “Aztertu, indexatu, tratatu, neurtu… Galdetegi horrek ez gaitu, ezinbestean, behin betiko erantzunetara eramango, eta orduan, galderak, garrantzitsuagoak dira. Unibertsoan ez dago gure makinetan baino ordena gehiago. Modu irrazionalean, kaotikoan, indarkeriazkoan, misteriotsuan jarduten du, eta ordenagailuek gure basoak diseinatzen badituzte, kontrola artifiziala da. Gure ezagutza, hasiera batean, gure ezjakintasunaren menpe dago. Eztabaida zientifiko horiek elikatu dute nire lan artistikoa. Abiapuntu horrekin kontatu eta sortzen ditut istorioak. Nire irudirik gehienak muntaketak dira, egoerak sortuak izan dira, berrosatuak, interpretatuak. Irudi piktorikoak dira, asmo estetiko eta piktorikoarekin landutako mikrofikzioak. Eremu espazialean hasi zen lana, eta orain robotika eta biologia sintetikoaren inguruko ikerketa zientifiko berrien eskutik doa. Aurrez nire argazkien zentzua ez finkatzen ahalegintzen naiz eta interpretaziorako bidea zabalik uzten dut, sarri kontrakoak diren bi polaritate artean zintzilik: dokumentala dena eta fikzioa, zentzua eta zentzugabekeria, bizirik dagoena eta artifiziala…”.

 

Ouagadougou-n jaio zen, Burkina Faso, 1970. urtean. Vincent Fournier Bretoiko kostaldean hazi zen. Soziologian lizentziatu zen eta Ikusmen-arteetan Masterra egin zuen Montpellier-en, eta hiru urte geroago École Nationale Supérieure de la Photographie de Arles-en diplomatu zen. Bere argazkiak errealitatea zientzia-fikzioarekin nahasten den umetako ametsen alegoria dira eta nazioarteko hainbat arte-azoka eta galeriatan erakutsi ditu. Lau liburu argitaratu ditu: Space Project, Past Forward, Brasilia eta Post Natural History. Parisen bizi da eta bertan egiten du lan.

 

VINCENT_02 VINCENT_03 VINCENT_04