Clément Briend
Clement_14_01

Laure Tixier artistak gartzela arkitekturaren inguruan egin duen lana ekarriko du

 

Jaialdian bigarren urtez hartuko du parte, eta proiekzioen zoro honek gailu sofistikatuagoak eta aurtengo gaiarekin lotura zuzena duten irudiak proposatzen ditu. Zuhaitzen gainean argiak zizelkatutako erretratuak, munduko kartzela handietatik ibilbideak hiri osoan eta espazio publikoan irudien forma eta haien asmoa zalantzan jartzen duten fotomuntaketak. Proiekzioa positibatuaren aurretik aukeratuz, gaueko instalazio iragankorrak hautatuz, non soilik proiektatutako irudien arrastoa gelditzen den, artistak argiaren bitartez egindako idazketa hau erreskatatu nahi du, hau da, argazkia. Horri esker, gero eta malgutasun handiagoarekin eta bere gailu teknikoak garatzen dituen neurrian, espazio ezberdinak ikertu –hormak eta parkeak, fatxadak eta perspektibak–, irudiak hiriko alde batetik bestera bidaiarazi, zentzua duten ibilbideak asmatu, urruti dauden lekuak hurbildu eta garai historikoak gure gaurkotasunarekin alderatu ditzake. Aukerak eta konbinazioak mugagabeak dira.

 

Saioetako bat Laure Tixier artistari eskainiko zaio. “Géographie de l’enfermement” deitutako lanean munduko 33 gartzela arkitektura erakusten ditu.

 

Frantzian jaio zen 1982. urtean, eta Parisen bizi eta bertan egiten du lan. 2008an, ikasketak l´Ecole nationale supérieure Louis-Lumière-n osatu zituen eta 2011n, Politics Illuminations Group taldea sortu zuen. Bere lana iluntasunaren esplorazioan oinarritzen da, fotografiatzen dituen espazioetan argiarekin parte-hartuz, eta, besteak beste, Kanbodiako Festival PhotoPhnomPenh-en edo Parisko Maison Européenne de la Photographie-n erakutsi dituzte bere lanak. Argazkilaritzako irakaslea da Valenciennes-eko Unibertsitatean.

 

Clement_14_02

Laure Tixier artistak gartzela arkitekturaren inguruan egin duen lana ekarriko du