2014 Borrokak
  • Komisarioa 2014
    Christian_Caujolle_2013

    Philong Sovan

    Borrokei buruz

    Iaz amesgaizto ere bihur daitezkeen Ametsen gaia jorratu genuen, adin, nazionalitate eta estetika ezberdinetako argazkilariekin. GETXOPHOTOren edizio hark bat egin zuen 1963ko abuztuaren 28an Martin Luther King-ek Washington-en eman zuen hitzaldi eta bere I have a dream (Amets bat daukat) ospetsuaren berrogeita hamargarren urteurrenarekin.

     

    Berdintasuna lortzeko, diskriminazioa ezabatzeko eta etorkizuneko itxaropen-amets hark gizarte estatubatuarrarentzat, eta justizia eta berdintasun handiagoa nahi duten guztientzat, izan zuen eta izaten jarraitzen duen esanahia badakigu zein den. Berarekin borroka zekarren amets bat zen. Estatubatuarrek civil rights edo eskubide zibilak, giza eskubideen alde borroka egitea. Borroka horrek autonomia edo independentzia, bizi-baldintzen hobekuntza, duintasunaren errespetua, esplotazioaren amaiera edo hezkuntzarako aukera-berdintasuna aldarrikatzen zuten manifestazio itxura hartu zuen mundo osoan. Zerrenda luzea da, mugagabea ez esatearren, gaur atzo bezala, edo agian atzo baino gehiago, edo itxura nazioartekotuagoetan, globalizatuagoetan, munduan berdintasun ezak egoten jarraitzen duelako.

     

    Hogeigarren mendean, argazkigintzak dokumentazio historiko gisa edo gertaera eta ekintzen memoriaren gordetzaile gisa garaitu duen mendean, borroka horien irudikaria osatu zen. Irudiak ez dira dokumentu soilak; sarri protagonisten heroi bihurtzearen bitartez, oinarri duten ideologiak islatzen dituzte. Kezkagarria da irudietan egiaztatzea SESB-ko langile batek eta Mussoliniren Italiako nekazari batek bisualki zein antza duten, edo meatzarien gorputzek edo altzairu-fabrika sobietarreko langileek eta nazismoa hazten ari zen urteetako Alemaniako gazteen muskulaturaren goraipamen nudistak. Argazkiak erregistratu du eta prentsak hedatu batik bat mende oso bat zeharkatzen duen historiografia bisual hori gustia: bi mundu gerra suntsitzaileena, azken soluzioaren esparruena, ondorengo genozidioena, industriaren sektore osoen hondoratzearena, herritarrak hirietan kontzentratzearena eta landaren desertifikazio erlatiboaren mendea.

     

    Munduak ez du hobera egin, baina irudia ekoizteko baldintzak eta moduak aldatu dira. Interneten pixelen zirkulazio azkarrak eta informazioaren trasnmisioaren berehalakotasunak, soinuak eta mugimenduak, eragina izan dute fotokazetaritzaren funtzioan, nahiz eta iturriak, sarri, ezin diren zehaztu , eta haien fidagarritasuna gero eta zalantzazkoagoa den. Baina irudiaren aroan gaude.

     

    Eta testuinguru horretan ekiten diogu borroken gaiari. Alde batetik, lekuan bertako borrokak –askotan beren artean erlazionaturik–, bakea, independentzia, askatasuna, osasungintza, hezkuntza eta bizitzaren aldeko borrokak; eta biolentzia, kutsadura suntsikor ugariak eta irainen aurkakoak. Baina baita hainbat argazkilariren erabakiak ere, borroka baten alde edo borrokan daudenen alde egoteko erabaki, beren etxeetatik eta munduko bazter guztietan. Argazkilarien jatorri geografikoak beti bezain internazionalak dira, eta beren proposamen estetikoak gero eta heterogeneoagoak: argazki dokumental zorrotzetik eszenaratze sinbolikora, zuri-beltzean, bat-bateko argazki edo abileziaz argiztatu eta osatutako koadroen bitartez, testuen baliabideak erabiliz, ezagutzeko moduko gailuekin eta zentzu-ekoizleekin… Horrela, orain, artxiboen erabileratik, irudi sateliteen berreskurapenetik pasatuz, irudi amateureraino dihoazen argazki-jardunaren aurrean gaude.

     

    Gaur egungo egoerak gogoratzen baditugu –sakontasun-asmorik gabe–, engainagarri litzateke borrokaren milaka urteko errealitatea kontuan ez hartzea. Borroka bizirauteko senarekin hasten da, hiltzerainoko borroka eta espezieen arteko iraupena esan nahi duena. Mak Remissak Kanbodiako esaera zahar hau ilustratzen du: «Ura igotzen denean, arrainek inurriak jaten dituzte; ura jaisten denean, inurriek arrainak jaten dituzte», errealitate horretara ederto gerturatuz. Animalien munduaren egoera jakinaraztean eta ondorioztatzen duen ikasgaia ikasterakoan, espero genezakeen gizakiak bere esku dagoen guztia egingo lukeela borroka suntsitzaileak saihesteko, eta azken finean, inurriak eta arrainak baino zentzudunago bihurtuko litzatekeela. Jai daukagu.

    Christian Caujolle.

  • Egileak 2014
  • Galeria 2014
  • Jarduerak 2014
  • Liburua 2014


    Salgai gure online dendan

  • WORK: Lantegia
    Clase

    Walter Astrada: erreportaje baten metodologia

    Lantegian erreportaje grafikoen produkzioa aurrera eramateko dauden bide ezberdinak aztertu ziren, eta partehartzaileak istorioak sortzeko era aproposen inguruan mintzatu ahal izan ziren. Walter-ek, bere lan ereduen bidez, erreportajeen produkzioa, edizioa eta banaketa hobetzeko teknika eta aholkuak partekatu zituen. Guztiok noizbait gogoan izan ditugun galderei erantzuna eman zien: nola lortu enkarguak? nola bideratu norberaren lanak, medioen lanak edota agentzienak? freelance izanda, nola lan egin gatazkan dauden herrialdeetan? nola antolatu geure artxiboa? nola saldu gure argazkiak?

    Walter-ek emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan luzaroan egin duen lanean oinarritu zen lantegia.

    Walter Astrada 1974an jaio zen Buenos Aires-en, Argentina. La Nación egunkarian hasi zuen bere argazkilari ibilbidea. Hegoamerikan zehar heziketa bidaia bat egin eta gero, Boliviako Prentsa Elkartearekin bat egin zuen, eta ondoren Argentinako Elkartera salto egin zuen, gero Paraguay-ra eta ondoren Dominikar Errepublikara. 2005eko martxotik 2006ko martxora bitartean freelance moduan lan egin zuen Dominikar Errepublikan France Press-entzat eta World Pictures News-ek bere argazkiak banatzen zituen.

    Ondoren Espainiara joan zen, eta bertan bizi da gaur egun. Emakumeen aurkako indarkeria lantzen dabil epe luzeko proiektu batean eta gainera Under Pressure Project-ean murgilduta dago, Europa mailako lana esklerosi anizkoitzaren inguruan. Beste askoren artean, hiru World Press Photo irabazi ditu, eta bertako trebatze arduraduna izan da. Bere irudiak mundo osoko aldizkarietan agertu dira, besteak beste, El Tiempo, New York Times, Newsweek, Le Figaro Magazine, Le Monde, The New York Times, GEO edota Stern.

     

    Alumnas Grupo
  • Itxialdia Vol.4
    16_encerrona_03

    Encerrona bueltan da berriz ere, argazkilaritzarekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazioa. Hitzaldiak eta hizketaldiak egun osoan, goiz eta arratsaldez, bazkaria barne, giro atseginean. Toki urrun batean, hizlari eta parte-hartzaileentzat ihesbiderik ez duena.

    16_encerrona_04
    16_encerrona_05

    EGITARAUA

    9:30 – 10:00
    Sarrera

    10:00 – 10:15
    GETXOPHOTO aurkezpena

    10:15 – 11:45      
    Denbora inbertitu
    Kultura eta ekononomia. Sarritan urrunegi dauden mundu bi
    Verónica Fieiras (argazkilaria eta editorea)
    Roberto Gómez de la Iglesia (ekonomialaria eta kultur kudeatzailea)
    Jon Uriarte (argazkilari eta kritikoa)

    11:45 – 12:00
    Kafea

    12:00 – 13:30
    Ukigaiatik ukiezinera
    Bildumazaletasunetik narratiba berrietaraino
    Enrique Ordóñez (Ordóñez Fundazioko presidentea)
    Mónica Allende (editore grafikoa eta komisarioa)
    Jokin Aspuru (GETXOPHOTOko zuzendari eta komisarioa)

    13:30 – 16:00
    bazkaria, kafea eta y tokialdatzea

    16:00 – 17:30
    Ekosistema digitala
    Jango gaituen erraldoia?
    Rosalind Williams (komisarioa)
    Jon Uriarte (argazkilari eta kritikoa)

    17:45 – 19:15
    Argazkigintza eta mugimendua ezkontzen dira
    Zeharkako lengoaia
    Albert Corbí (argazkilaria eta irudiaren teknikaria)
    Koldo Almandoz (zinegilea)

    19:15 – 20:00
    Bonus Track
    Garagardoak, aperitiboa eta familia argazkia

    **Aurkezlea: Jon Uriarte

     

    PARTE-HARTZAILEAK

    ALBERT CORBÍ. Argazkilaria eta irudiaren teorialaria
    Alcoín, Alacanten, jaio zen 1976an. Nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte, hala nola, PhotoEspaña, Selected Project ARCO 2013 edo Arles-eko Jaialdian. Beka garrantzitsuak ere jaso ditu, besteak beste, Marcelino Botín, Propuestas, Iniciarte edo Beca Velázquez, eta Premio Matadero, ABC eta El Cultural bezalako sariak ere eskuratu ditu. Taldekako erakusketetan hartu du parte Mataderon, Madrileko Casa Encendida-n edota IVAM-en. New York, Berlin, Bilbao, Bartzelona eta Sao Paulon egoitza artistikoak egin izan ditu. Gaur egun, Granadako José Guerrero zentrorako irudi, lurralde eta memoriaren arteko loturen inguruko arte ikerketa proiektu batean murgilduta dabil.

    JON URIARTE. Argazkilaria eta kritikalaria
    Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1979an. Argazkilaritza ikasi zuen Kataluniako Institut d´Estudis Fotogràfics-en eta New Yorkeko International Center of Photography-n. Horrez gain, masterra egin zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan PhotoEspaña-n eta Madrileko Unibertsitate Europarrean. Hainbat arte-egoitza eta galeriatan erakutsi du bere lana, taldeka zein bakarka, besteak beste, PhotoEspaña, Madrileko La Casa Encendida-n, Donostiako Koldo Mitxelenan, New York-eko Studio 304-n, Berlingo HBC zentroan eta Bartzelonako Sala d´Art Jove-n. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta argazkilaritzako irakaslea da bertan.

    ROBERTO GÓMEZ DE LA IGLESIA. Ekonomialari, kultur kudeatzaia eta c2+i Conexiones Improbables-eko zuzendaria
    Vitoria-Gasteizen jaio zen, eta Ekonomia zientzietan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Xabide Taldearen sortzaile, zuzendari eta ordezkaria izan zen 25 urtez. “Divergentes y Disonancias” programa asmatu eta zuzendu zuzen, enpresa eta artisten arteko harremanetarako plataforma ospetsua. Hainbat Master eta Graduondoetan irakaslea da eta Espainia, Portugal, Brasil, Argentina edo Peruko erakunde publiko zein pribatu ezberdinen ohiko gonbidatua izaten da hizlari moduan. Bestalde, Gestio Kultur Kudeaketa, Komunikazio, Babesgo eta Berrikuntzari buruzko argitalpenen sortzaile, egilekide eta editorea da.

    VERÓNICA FIEIRAS. Argazkilaria eta editore independentea
    Argentinan jaio zen, eta argazkilari, editore eta argazkilaritza irakaslea da. RIOT BOOKS-eko kide sortzailea da. Zigilu honen pean argitaratu zuen lehenengo liburuak, The Disappeared, Kassel-en 2014. urtean urteko argazki libururik onena bezala aukeratu zuten, Guatephoto Jaialdian ere bai eta mundu osoko hainbat jaialdi ospetsuetan ikusgai egon da. 2015. urtean Daniel Mayrit-en You Haven’t Seen Their Faces liburua editatu eta diseinatu zuen, Aperture-Paris Photo-n urteko argazki liburu onenaren saria jaso zuena. 2016.urtean CHACO argitaletxea sortu zuen Europa eta Hego Amerika arteko zubia eraikitzeko asmoarekin.

    ENRIQUE ORDOÑEZ. Fundación COFF-eko lehendakaria
    Enrique Ordoñez, Isabel Falcón bere emaztearekin batera sortu zuen Centro Ordoñez-Falcón de Fotografía (COFF)-ko Presidentea da. Fundazioak arlo pribatuko argazki bilduma garrantzitsuenetariko bat kudeatzen du eta era panoramikoan 1860. urtetik gaur egun arteko argazkigintza barne hartzen du. Erakusketa ugarien komisarioa eta Donostiako DFOTO, nazioarteko lehenengo azokaren sortzaile eta sustatzailea da.Gaur egun, hainbat arte zentro eta erakunderen argazkigintza aholkularia da.

    MÓNICA ALLENDE. Editore grafikoa eta komisarioa
    Bilbon jaioa, Londreseko Unibertsitatean zientzia politikoak ikasi zituen. Editore grafikoa eta kultur ekoizlea da, baita Offspring Photo Meet-eko sortzailekidea. Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan da, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen. London Collegue Communication-eko irakasle bisitaria da eta World Press Photo, Visa pour l’Image edo National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing Photographic Portrait Prize bezalako nazioarteko leihaketen epaimahaikide izan da. Stanley Greene, Lynsey Addario eta Álvaro Ybarraren Darfur: Images against impunity erakusketa eta argitalpena ekoiztu eta komisariatu zuen. Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Editores Gráficos-ek emandako Aldizkaririk Onenarena edota Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa.

    KOLDO ALMANDOZ. Zinema zuzendaria
    Donostian jaio zen 1973. urtean. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Gero New York-eko Unibertsitatean eta Boise-ko Estatu Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Hainbat film labur, dokumental eta pieza esperimentalen zuzendaria da, hala nola Hubert Le Blonen azken hegaldia (2014), Deus et machina (2012), Ahate pasa (2009), Columba Palumbus (2007), Amuak (2004), Belarra (2002) eta Razielen itzulera, jaialdi ugarietan hautatuak izan direnak eta ehun sari baino gehiago jaso dituztenak. Komunikabide ezberdinetan kolaboratzailea da, eta The Balde aldizkariko zuzendaria da 2003. urtetik. Bere azken pelikula, Sipo phantasma, Rotterdam, Donostia edo Buenos Aires-eko Bafici jaialdietarako hautatua izan da.

    ROSALIND WILLIAMS. Komisarioa
    San Francisco-n jaio zen, EEBB, NBEko Office of Public Information-en lan egin zuen. Ondoren Madrilera mugitu zen, non Galería Redor-eko irakasle eta zuzendari izan zen, Espainiako argazki galerietan aitzindaria. Gaur egun komisario independente bezala dihardu. Kultur Ministerioa, Kanpo politikako Ministerioa, Fundació La Caixa, Caja Madrid eta baita Museo Centro de Arte Reina Sofía, Institut Valenciano de Arte Moderno eta Centro Atlántico de Arte Moderno bezalako erakundeetarako erakusketa eta proiektuak kudeatzen ditu. Beste esparru batean, 1992tik 2009 bitartean hiritarren profil etnikoaren araberako identifikazioaren kontrako borroka anti-diskriminatzailea burutu zuen, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Komitearen aldeko erabaki batekin bukatu zuena.

    Laguntzaileak

    puntabegona_en_websanmillan_enlogos_web_rgb_keller_en_webaque_en_webfadura_en_webbodegas_en_web