Fred Ramos
Ramos_14_01

Aztarnak, frogak, arrastoak; jantzi zikin eta ikaragarri hori da desagertutako pertsonena gelditzen den gauza bakarra. Agian pertsona horiek identifikatzen lagunduko duena. El Salvador bere herrialdearen drama jorratuz –hilketa kopuruan errekor tristea duena–, natura hilaren formapean, fotokazetari gazte honek soiltasuna irudikatzen du. Bere biribiltasun soilak are adierazgarriagoa egiten du bere testigantza. Forma, inpaktu bisualaren aukeraketa, argazkiaren muga informatiboak onartzea, eta irudiek froga dezaketenaren aurrean umiltasuna ezinbesteko baldintza direla gogorarazten digu. Egoera bat salatzeko –hitzaren zentzu guztietan–, oinarrizko premia bat, jatorriz ikusezina dena, agerian uzten du: desagertuen falta. Hizkera goratutik urrunduz, gizaki horien irudiaren beraren osaketan ezinbestekoak izan ziren objektuen irudiaren aurrean jarriz, autoreak –lasaitasun eta ausardiaz– gramatika makabroa proposatzen digu, baina, aldi berean, zuzenean errealitatera birbidaltzen gaituena. Bere radikalitasunean eraginkortasun gorena lortzen du, munduari aurrez aurre begiratzea eskatzen digunean, ingurumari gabe.

 

1986an jaio zen Santa Anan, El Salvadorren, eta bertan bizi eta egiten du lan. Diseinu Grafikoan graduatu zen Soyapangoko Don Bosco Unibertsitatean eta diseinatzaile moduan egin zuen lan publizitate-agentzietan. 2011. urtetik aurrera Argazkilaritza ikasten hasi zen eta Mexikon eta El Salvadorren bere prestakuntza handitu zuen. Publizitatea alde batera utzi eta kazetaritzako argazkilaritza dokumentalean sartu zen buru belarri. Prentsako hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta 2014ko World Press Photo-n Vida Cotidiana kategorian lehen saria jaso berri du.

 

Ramos_14_02 Ramos_14_03 Ramos_14_04