Laure Tixier
L_T_14_01

1975tik aurrera, Michel Foucault-ek “Surveiller et punir” argitaratu zuenetik, espetxeekiko dugun beldurra guztiz aldatu da. Panóptico-a, antolakuntza fisikoa eta begiradaren errepresio-funtzioa islatzen duen ebidentzia honek, konpromisotik harantz, kritikatik harantz, arte lan berrien produkzioa berekin ekarri du. Laure Tixier-en lanaren barne, orain dela gutxiko serie honek, “Map with a view – Kartzelatzearen geometria”, kartzelen gaian jartzen du arreta eta poesiaren sentikortasunaz eta bere lan osoa bereizten duen erradikalismoaz sistema baten irudikapen errukigabea proposatzen du. Maindireko brodatuek, zapiekin egindako eskulturek zein patchwork tapizek kolore eta material elkartasun ederra erakusten dute, Pariseko eta Vietnameko kartzelen interpretazioa, baina “Map with a view” osatzen duten 33 diseinuen intentzioa askoz zorrotzagoa da. Pinturarekin zein akuarelarekin, hormaren gainean zein paperean, kartzeletako planoak seinale grafiko bezala agertzen dira, sendo eta abstraktu, gaur egungoak erabat. Baina bilduma honek, mundua eta historian barrena dabilena, Errusiatik Estatu Batuetara, Asiatik Carabanchelera, besteak beste, erruki gabe deszifratzen ditu kartzela errepresioaren logikak.

 

Clément Briend-ek irudikatu dituen eta Getxoko kaleetan erakutsiko diren proiekzioetako bat Laure Tixier-en lan honi dedikatuko zaio.

 

Chamalières-en jaio zen 1972.ean, Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. Bere lanak bakarka erakutsi ditu Parisen, Luxenburgon, Rotterdamen eta Yokohaman. Gainera, Washingtoneko National Museum of Women in the Arts eta Luxenburgoko Musée d’Art Moderne Grand-Duc Jean museoek, besteak beste, bere lana erosi dute. Pariseko Galerie Polaris da bere ordezkaria.

 

L_T_14_02 L_T_14_03 L_T_14_04