Mikel Bastida
Bastida_14_01

Errealitatea, sarri, gehiegizkoak moduan hartzen ditugun fikzio asko baino harrigarriagoa da. Dokumentatzerakoan, ikusten ari garen ikuskizunaren aurrean distantzia egokia aukeratuz eta paleta leun eta oso argi finei esker, irudiek zalantza egitera behartzen gaituzte. Eta horrela, gure garaikideetako batzuk, uniformez jantzita, eszena historikoak islatzen dituzte. Gerra eta historia joko soilak bailiran. Bigarren Mundu Gerraren uneak berreraikitzen dituzte Europa osoan, Espainiatik Finlandiaraino, eta aurpegi sinesgarriagoak jartzen dituzte artxibo zein zinetik datozen irudi ezagunekin elkarrizketan jarduten dutenean. Izan ere, antzerkiak baino gehiago zineak, eszenaratzearen praktika horren estetika sortzen du, hemen argazkilariak sistematikoki zuzentzen ez duena, aktoreek eurek baizik. Gaur egun, jakin badakigu, zinearen estetikak duela espresio fotografikoan eragin handiena. Gerraren antzerki honek (War Theatre), oso garaikideak diren erreferentzia estetikoekin dokumentatua dena, egia eta fikzioa zalantzan jartzen ditu, baita argazkiaren jatorria bera ere.

 

Bilbon jaio zen 1982an eta Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua da. 2010ean serie bat egin zuen Txinan eta Roberto Villagraz beka ospetsua lortu. Dokumentalismo Berria izeneko masterra ikasi zuen EFTI argazkilaritza eskolan, Descubrimientos PhotoespaƱarako aukeratua izan zen War Theatre proiektua egiten zuen bitartean. 2011z geroztik, Madrileko Galeria Cerok ordezkatzen du eta Europako hainbat herrialdetan erakutsi du bere lana. Gaur egun, irakaslea izateaz gainera, proiektu pertsonalak ere garatzen dihardu.

 

Bastida_14_02 Bastida_14_03 Bastida_14_04