Kris Sanford

Through the Lens of Desire

16_kris-sanford

 

Talde batekoa izatea eta norbera zergatik den modu batekoa edo bestekoa jakitea: nortasuna sortzea premia unibertsala da. Kris Sanfordek dio bere familiaren iragana arakatu eta gero, beren harreman intimoak erakusten zuten bikoterik ez zuela aurkitu. Eta orduan hasi zen bere nortasunarekin bat datorren iraganarekin jolasten eta amesten. Etxeko argazkietara jo zuen, 1920. eta 1950. hamarkadetako argazkietara, urrutiko iraganeko une haietan bere desio propioak irudikatu eta proiektatzeko. Intimitate-une finak erakusten dituzten eta estrategikoki aukeratutako irudi delikatuen bitartez, Sanfordek haien berrirakurketa garaikidea eta iradokitzailea eskaintzen digu. Irudi bakoitza arretaz enkoadratzen du berriro, arreta berezia eskaintzen die keinuei, kontaktu-puntuei, eta nahita baztertzen ditu protagonisten aurpegiak, sexu bereko bikoteen ametsezko istorioak iradokitzen dituzten fikziozko pertsonaia bihurtuz. Queer istorio intimoak sortzen ditu, desioak berak bezala giro ludiko eta dibertigarria isurtzen duten istorioak, eta aldi berean, argazkietaz ez garela gehiegi fidatu behar adierazten digu, argazkiek irakurketa ugari eskain ditzaketelako.

 

Michiganen jaio zen 1974an. Argazkilaritza ikasi zuen Detroiteko College for Creative Studiesen eta Arizona State Universityn. 2010ean Phoenix Art Museumen beka jaso zuen eta 2015ean finalista izan zen LensCulture Exposure Awardsen. Bere argazkiak Fraction Magazinen eta Light Leakeden argitaratu dituzte eta Houstoneko Catherine Couturier galeriak (Texas) eta Arizonako Tilt Galleryk ordezkatzen dute. Gaur egun irakasle-laguntzailea da Central Michigan Universityn.

 

Sanford_16_02 Sanford_16_01 Sanford_16_03