2016 Denbora
  • Gaia eta komisarioak
    16_COMISARIOS_TODOS

    Denbora
    Hamar urte beteko ditu GETXOPHOTOk 2016an eta denbora gaia jorratuko du. Edizio berezia izango da eta lehenegoz, behin baino ez eta azkenez, jaialdiaren zuzendaria den Jokin Aspuru izango da komisarioa. Programazio artistikoa osatzeko laguntzaile izago ditu orain arte Jaialdiak izandako hiru komisarioak: Alejandro Castellote, Frank Kalero eta Christian Caujolle.

     

    Jokin Aspuru
    Madrilgo Universidad Computense-n Irudi Zientziak ikasi zituen. Telebistako errealizadore ohia; ETBn hamar urtez informazio zerbitzuetan egin zuen lan, zuzeneko emanaldietan batez ere. Kazetari ohia; UK Uribe Kostako Aldizkaria sortu eta zuzendu zuen hamar urtez. Kultur sustatzaile ipurterrea, hainbat fanzine, poster eta dokumentalen edizioak sustatu izan ditu, era berean makina bat argazki erakusketa ere bultzatu izan ditu. GETXOPHOTO sortu zuen eta bere hastapenetik jaialdi honen arduraduna da.

    16_COMISARIO_ASPURU

    Sendoa Cardoso

     

    Christian Caujolle
    Kritiko eta komisario ospetsua, Caujollek lan itzela egina dauka argazkigintzan. Michel Foucault, Pierre Bourdieu eta Roland Barthes-en ikasle eta laguntzailea izan zen. Libération egunkariaren editore grafikoa, VU´ Agentzia eta Galeriaren sortzailea, Les Rencontres d´Arles-eko zuzendari artistikoa eta Rotterdam-go Foto Biennale-ko komisarioa, eta bai PhotoEspaña zein Images Singulières Sète jaialdietako laguntzailea. 1983tik makina bat erakusketa antolatu izan ditu eta esaterako, Jacques Henri Lartigue, William Klein, Anders Petersen, Raymond Depardon, Michael Ackerman edo Cristina García Rodero argazkilarien monografien editorea izan da. Caujolle Europa zein Asiako hainbat herrialdetan lantegiak eta hitzaldiak eskaini izan ditu eta nazioarteko leihaketetan epaimahaikidea izan da, adibidez, World Press Photo sari ospetsuetan. Gaur egun Kanbodiako PhotoPhnomPenh jaialdiaren zuzendaria da. GETXOPHOTOko komisarioa izan zen 2013 eta 2015 bitartean.

    16_COMISARIO_CAUJOLLE

    Juan Gómez

     

    Frank Kalero
    Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da. Fabrica de Benetton-en (Italia) egoitza egin zuen, OjodePez (Espania) aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan da. Asiar kontinenteko herrialde guztietara zuzenduriko Punctum argazki aldizkaria kaleratu zuen Indian. Han ere Goaphoto sortu zuen. Pariseko PhotoQuai Bienaleko zuzendaria izan da 2013 eta 2015ean. Masterra da World Press Photo-ko Joop Swart Masterclass-ean eta epaimahaiaren presidente Pride Photo Award-etan, guztia Amsterdam-en. Egun Screen deituriko multimediarako online plataforma garatzen dihardu New York-en eta aholkulari Hong Kong-eko Wyng Award-ean. GETXOPHOTOko komisarioa izan zen 2010 eta 2012 bitartean.

    16_COMISARIO_KALERO

    Luisa Dorr

     

    Alejandro Castellote
    Argazkigintza irakasle, editore, entsegugile eta komisario independentea. 1985 eta 1996 artean Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko Fotografia Arloko zuzendaria izan zen, bertan Festival FOCO antolatu zuen. PhotoEspaña-ko zuzendari artistikoa izan zen jaialdi honen lehenengo hiru edizioetan. 2003an Mapas Abiertos. Fotografía Latinoamericana 1991-2002 proiektuaren komisario eta editorea izan zen. Pariseko PhotoQuai Bienalerako Latinoamerikako komisario gonbidatua izan da, Hego Koreako Seoul Photo Fair 2010-eko komisarioa, 2012an Singapurreko Nazioarteko Bienaleko (SIPF) komisarioa, Daegu Photo Biennale 2014ko zuzendaria, eta komisarioa Wang Qingsong eta François Hebel-ekin batera Txinako First Changjiang International Photography & Video Biennale-an. Gaur egun Liman, Perun bizi da eta bertan zuzentzen du Máster Latinoamericano de Fotografía Contemporánea y Artes Visuales. GETXOPHOTOko komisarioa izan zen 2007 eta 2009 bitartean.

    16_COMISARIO_CASTELLOTE

    Martí Llorens

  • Egileak
  • Laborategia
    16_Taller-Ackerman

    Half Life, Michael Ackerman

    Michael Ackerman-ekin

    Michael Ackerman-ek ez du era tradizionalean lanik egiten, ez du gertaera-kronikarik burutzen. Bere argazkiak betiko dokumentalaren erritmotik urruntzen dira zinemaren erritmora hurbiltzeko: irudi segidak, formatu desberdinak, itxuraz huts egiten duten argazkiak, beste irudi batzuekin lotura egiten dituzten irudiak. Honek guztiak argazkiak non edo noiz hartu ziren baino sakonagoa den egia emozional eta espirituala bilatzen duen saiakera osatzen du. Bereizketa geografikoak desagertzen dira, eta dokumentala eta autobiografikoa fikzioarekin bat egiten dute mundura hurbiltzeko modu desberdin bat mahaigaineratuz.

    Lantegian zehar, Ackerman-ek bere argazkigintzaren gaineko ikuspegi senezkoa eta ameslaria partekatu zuen eta parte-hartzaileak haien gai propioak bilatzera bultzatu zituen, forma eta teknika baino esanahia eta adierazpena sustatuz. Argazkilari bezala miatu nahi ditugun lurraldeetan sakontzea da helburua: gure buruak ikuspegiaren, jakin-minaren eta sentikortasunaren arabera desafiatzea; zer maite dugun, zeren beldur garen eta zer den obsesionatzen gaituen hura jakitea. Autoreak askatasunaren beharra transmitu zuen: askatasuna bilatzeko, esperimentatzeko, mugak apurtzeko, erratzeko edo gure buruak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten arrisku emozionalak hartzeko.

     

    16_Taller-by-lorenzo-castore

    Lorenzo Castore


    Michael Ackerman

    Tel Aviv-en jaio zen 1967n eta zazpi urterekin New Yorkera mugitu zen bere familiarekin. Bere lehenengo erakusketa egin zuenetik bere ikuspegi bakar eta erradikalagatik nabarmendu da. Bere lehenengo lana, End of time city, Benarés hiriari buruzkoa eta liburu formatua zuena, kultu-argazkilaria bihurtu zuen. Zuri beltzezko argazkiak egiten ditu eta argiztapenari dagokionez oso mugatuak diren egoeretan lan egiten du, honi ezker pelikularen aleak ikuspen misteriotsu eta adierazgarriak lortzen ditu.

    Ackerman-ek, bere larritasuneko eta ondoezeko, bere zalantzen isla bilatzen du munduan – eta aurkitzen du –. Nahiz eta bere estilo berezi eta bakarrak kritika desberdinenetako eta eztabaidetako arrazoia bihurtu, ezinbesteko egilea da. 1998n New Yorkeko ICP ematen duen Infinity Award for Young Photographer irabazi zuen eta urte bat beranduago End Time City liburuagatik Adar Award saria. 2009n Departure, Poland serieagatiak SCAM Roger Pic Award saria irabazi zuen eta 2010n Robert Delpire-k Half Life liburua argitaratu zuen. Berriki Vincent Courtois txelo-jotzailearekin L’intuition irudiaren eta musikaren arteko elkarrizketa proposatzen duen proiektuan lan egin du. Ikuskizuna, Christian Caujolle komisarioak sortuta, Rencontres d’Arles-etan aurkeztu zen 2014n. Gaur egun Varsovian bizi da eta VU Galeriak ordezkatzen du.

     

    Frank 01

    Nola kontatu nahi duzu zure istorioa?
    Ikus-narratiba berriei buruzko masterclassa Frank Kalerorekin

    Teknologia berriek gure proiektu fotografikoaren aurre eta gauzatze aldiak aberas ditzaketen lantresna berrien sorrera ekarri dute.

    Frank Kalero, GETXOPHOTOko komisario ohiak, euskarri eta ikuspegi berritzaileei buruz aritu zen proiektu ezberdinak erakutsiz: interaktiboak, inmertsiboak, multimedia, dokumental esperimentalak, instalazioak, bideoak. Horretaz gain formatu narratibo berriak sortzeko aldi berean erabiltzen diren lantresna berri eta zaharrei gainbegiratua egin zien.

    Haien lanen ikus narratiba hobetu nahi zuten parte hartzaileek beren portfolioa erakutsi eta partekatzeko aukera izan zuten.

     

    Frank Kalero

    Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da. Fabrica de Benetton-en (Italia) egoitza egin zuen, OjodePez (Espania) aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan da. Asiar kontinenteko herrialde guztietara zuzenduriko Punctum argazki aldizkaria kaleratu zuen Indian. Han ere Goaphoto sortu zuen. Pariseko PhotoQuai Bienaleko zuzendaria izan da 2013 eta 2015ean. Masterra da World Press Photo-ko Joop Swart Masterclass-ean eta epaimahaiaren presidente Pride Photo Award-etan, guztia Amsterdam-en. Egun Screen deituriko multimediarako online plataforma garatzen dihardu New York-en eta aholkulari Hong Kong-eko Wyng Award-ean. GETXOPHOTOko komisarioa izan zen 2010 eta 2012 bitartean.

  • Itxialdia vol.4

    Encerrona bueltan da berriz ere, argazkilaritzarekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazioa. Hitzaldiak eta hizketaldiak egun osoan, goiz eta arratsaldez, bazkaria barne, giro atseginean. Toki urrun batean, hizlari eta parte-hartzaileentzat ihesbiderik ez duena.

     

    Programa

    Denbora inbertitu
    Kultura eta ekononomia. Sarritan urrunegi dauden mundu bi
    Verónica Fieiras (argazkilaria eta editorea)
    Roberto Gómez de la Iglesia (ekonomialaria eta kultur kudeatzailea)
    Jon Uriarte (argazkilari eta kritikoa)


    Ukigaiatik ukiezinera
    Bildumazaletasunetik narratiba berrietaraino
    Enrique Ordóñez (Ordóñez Fundazioko presidentea)
    Mónica Allende (editore grafikoa eta komisarioa)
    Jokin Aspuru (GETXOPHOTOko zuzendari eta komisarioa)


    Ekosistema digitala
    Jango gaituen erraldoia?
    Rosalind Williams (komisarioa)
    Jon Uriarte (argazkilari eta kritikoa)

    Argazkigintza eta mugimendua ezkontzen dira
    Zeharkako lengoaia
    Albert Corbí (argazkilaria eta irudiaren teknikaria)
    Koldo Almandoz (zinegilea)

    **Aurkezlea: Jon Uriarte

     

    Parte-hartzaileak

    ALBERT CORBÍ. Argazkilaria eta irudiaren teorialaria
    Alcoín, Alacanten, jaio zen 1976an. Nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte, hala nola, PhotoEspaña, Selected Project ARCO 2013 edo Arles-eko Jaialdian. Beka garrantzitsuak ere jaso ditu, besteak beste, Marcelino Botín, Propuestas, Iniciarte edo Beca Velázquez, eta Premio Matadero, ABC eta El Cultural bezalako sariak ere eskuratu ditu. Taldekako erakusketetan hartu du parte Mataderon, Madrileko Casa Encendida-n edota IVAM-en. New York, Berlin, Bilbao, Bartzelona eta Sao Paulon egoitza artistikoak egin izan ditu. Gaur egun, Granadako José Guerrero zentrorako irudi, lurralde eta memoriaren arteko loturen inguruko arte ikerketa proiektu batean murgilduta dabil.

    JON URIARTE. Argazkilaria eta kritikalaria
    Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1979an. Argazkilaritza ikasi zuen Kataluniako Institut d´Estudis Fotogràfics-en eta New Yorkeko International Center of Photography-n. Horrez gain, masterra egin zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan PhotoEspaña-n eta Madrileko Unibertsitate Europarrean. Hainbat arte-egoitza eta galeriatan erakutsi du bere lana, taldeka zein bakarka, besteak beste, PhotoEspaña, Madrileko La Casa Encendida-n, Donostiako Koldo Mitxelenan, New York-eko Studio 304-n, Berlingo HBC zentroan eta Bartzelonako Sala d´Art Jove-n. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta argazkilaritzako irakaslea da bertan.

    ROBERTO GÓMEZ DE LA IGLESIA. Ekonomialari, kultur kudeatzaia eta c2+i Conexiones Improbables-eko zuzendaria
    Vitoria-Gasteizen jaio zen, eta Ekonomia zientzietan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Xabide Taldearen sortzaile, zuzendari eta ordezkaria izan zen 25 urtez. “Divergentes y Disonancias” programa asmatu eta zuzendu zuzen, enpresa eta artisten arteko harremanetarako plataforma ospetsua. Hainbat Master eta Graduondoetan irakaslea da eta Espainia, Portugal, Brasil, Argentina edo Peruko erakunde publiko zein pribatu ezberdinen ohiko gonbidatua izaten da hizlari moduan. Bestalde, Gestio Kultur Kudeaketa, Komunikazio, Babesgo eta Berrikuntzari buruzko argitalpenen sortzaile, egilekide eta editorea da.

    VERÓNICA FIEIRAS. Argazkilaria eta editore independentea
    Argentinan jaio zen, eta argazkilari, editore eta argazkilaritza irakaslea da. RIOT BOOKS-eko kide sortzailea da. Zigilu honen pean argitaratu zuen lehenengo liburuak, The Disappeared, Kassel-en 2014. urtean urteko argazki libururik onena bezala aukeratu zuten, Guatephoto Jaialdian ere bai eta mundu osoko hainbat jaialdi ospetsuetan ikusgai egon da. 2015. urtean Daniel Mayrit-en You Haven’t Seen Their Faces liburua editatu eta diseinatu zuen, Aperture-Paris Photo-n urteko argazki liburu onenaren saria jaso zuena. 2016.urtean CHACO argitaletxea sortu zuen Europa eta Hego Amerika arteko zubia eraikitzeko asmoarekin.

    ENRIQUE ORDOÑEZ. Fundación COFF-eko lehendakaria
    Enrique Ordoñez, Isabel Falcón bere emaztearekin batera sortu zuen Centro Ordoñez-Falcón de Fotografía (COFF)-ko Presidentea da. Fundazioak arlo pribatuko argazki bilduma garrantzitsuenetariko bat kudeatzen du eta era panoramikoan 1860. urtetik gaur egun arteko argazkigintza barne hartzen du. Erakusketa ugarien komisarioa eta Donostiako DFOTO, nazioarteko lehenengo azokaren sortzaile eta sustatzailea da.Gaur egun, hainbat arte zentro eta erakunderen argazkigintza aholkularia da.

    MÓNICA ALLENDE. Editore grafikoa eta komisarioa
    Bilbon jaioa, Londreseko Unibertsitatean zientzia politikoak ikasi zituen. Editore grafikoa eta kultur ekoizlea da, baita Offspring Photo Meet-eko sortzailekidea. Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan da, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen. London Collegue Communication-eko irakasle bisitaria da eta World Press Photo, Visa pour l’Image edo National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing Photographic Portrait Prize bezalako nazioarteko leihaketen epaimahaikide izan da. Stanley Greene, Lynsey Addario eta Álvaro Ybarraren Darfur: Images against impunity erakusketa eta argitalpena ekoiztu eta komisariatu zuen. Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Editores Gráficos-ek emandako Aldizkaririk Onenarena edota Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa.

    KOLDO ALMANDOZ. Zinema zuzendaria
    Donostian jaio zen 1973. urtean. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Gero New York-eko Unibertsitatean eta Boise-ko Estatu Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Hainbat film labur, dokumental eta pieza esperimentalen zuzendaria da, hala nola Hubert Le Blonen azken hegaldia (2014), Deus et machina (2012), Ahate pasa (2009), Columba Palumbus (2007), Amuak (2004), Belarra (2002) eta Razielen itzulera, jaialdi ugarietan hautatuak izan direnak eta ehun sari baino gehiago jaso dituztenak. Komunikabide ezberdinetan kolaboratzailea da, eta The Balde aldizkariko zuzendaria da 2003. urtetik. Bere azken pelikula, Sipo phantasma, Rotterdam, Donostia edo Buenos Aires-eko Bafici jaialdietarako hautatua izan da.

    ROSALIND WILLIAMS. Komisarioa
    San Francisco-n jaio zen, EEBB, NBEko Office of Public Information-en lan egin zuen. Ondoren Madrilera mugitu zen, non Galería Redor-eko irakasle eta zuzendari izan zen, Espainiako argazki galerietan aitzindaria. Gaur egun komisario independente bezala dihardu. Kultur Ministerioa, Kanpo politikako Ministerioa, Fundació La Caixa, Caja Madrid eta baita Museo Centro de Arte Reina Sofía, Institut Valenciano de Arte Moderno eta Centro Atlántico de Arte Moderno bezalako erakundeetarako erakusketa eta proiektuak kudeatzen ditu. Beste esparru batean, 1992tik 2009 bitartean hiritarren profil etnikoaren araberako identifikazioaren kontrako borroka anti-diskriminatzailea burutu zuen, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Komitearen aldeko erabaki batekin bukatu zuena.