Luce Lebart

Mold is Beautiful

16_luce-lebart
Lizuna da artxiboaren etsai nagusia. Arrisku-faktorea eta aurre egin behar zaion hondatze-agentea da. Lizunaren sormen-ahalmena bidegabe ahaztuta dago, bainamikroorganismoen eraldaketa-gaitasuna betidanik erabili izan da ardoa, garagardoa, ogia eta gazta egiteko.

Victor Regnault kimikari eta Frantziako Argazkilari Elkarteko lehenengo presidenteak 1856an argazki-prozesuaren egonkortasunaren ikerketari buruz idatzitako testu batean aipatzen zuen, denborak soilik zehaz dezakeela argazki-prozesu jakin baten mantentze-lana.

 

Arduragabekeriaz eta interesik gabe sortutako irudi horiek antzinako uholde batek kaltetu zituen eta urte askoan ez zuten argirik ikusi. Gero ahanzturaren miragarri bihurtu ziren. Konfinamenduaren bakardadean, argazki-prozesuan erabilitako baliabide organikoak (gelatina eta patata-almidoia) hazitegi izan ziren ugaritze sortzaile aleatorioarentzat. Gaur egun, begiratzeko aurkezten zaizkigun irudiek, argazki baten gaitasun estetikoak artistaren borondatearen menpe ez daudela gogorarazten digute.

(Luce Lebart)

 

Asnières-sur-Seinen jaioa (Frantzia), Parisen bizi eta egiten du lan. Historialaria, komisarioa eta autorea izateaz gainera, Frantziako Argazkilari Elkarteko bildumen zuzendaria ere bada. Bere lanek argazkilaritza, esperimentazioa eta proba eta alterazioen estetika ukitzen dituzte. Ahaztutako bildumak erreskatatzen ditu. Orain dela gutxi argitaratu du Léon Gimpel-en La guerre des gosses, eta Poursuite-kin batera editatu ditu Beautés d´archive, Souvenirs du Sphinx eta Mold is Beautiful liburuak. Artista honen hurrengo liburua, Lady Liberty, Sam Stourdzé-rekin batera 2016ko Les Rencontres d´Arles-erako antolatutako erakusketa komisariatuan argitaratuko da.

 

Lebart_16_02 Lebart_16_04
Lebart_16_01